euskal diaspora eta kultura
2009/04/06
PUBLIZITATEA
Galdakao, Bizkaia. Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarren talde zabalak hitzordua du datorren apirilaren 18an Galdakaon. Topaketa lagunen arteko bilkura izan ohi da eta bertan Caracaseko eta Valentziako euskal etxeen inguruan bizi izan diren lagunek elkarren berri izateko aukera izango dute. Hitzordu honek ia 200 lagun biltzen ditu urtero eta Euskal Herriko euskal-venezuelarrek gogo biziz itxaroten duten eguna izan ohi da.
Aurtengoan Euskal-Venezuelar Topaketak XIV. edizioa beteko du, eta aurrekoetan bezala Galdakaoko Elexalde sagardotegian egingo da. Amaya Zenarutzabeitia antzolatzaileak egitarauaren berri eman du: eguerdi partean hasiko da heltzen jendea eta ohiko agur eta besarkaden ostean meza elizkizuna egingo da Elexaldeko Andra Mari elizan, urtean zehar joan diren lagunen oroimenean.
Dastatzeko menua sagardotegian
Meza ostean bilera Elexalde sagardotegira pasako da. Han biltzeko ordua 14:30ak dira, 'arratsaldeko hiruetan denak eserita egongo garen esperantzarekin', azaltzen du Amayak. Menua honakoa izango da: odolkia piperrekin, txorizoa sagardoarekin, bakailao nahaskia, txuleta, postrea aukeratzeko. Bazkariaren prezioa 30 euro ingurukoa izango da.
Parte hartu nahi dutenek Amaya Zenarutzabeitiarekin harremanetan jarri behar dute 94-4567027 edo 653015813 telefonoetara deituz. E-mailez ere izena-eman daiteke, mezu bat bidaliz aldatze@euskalnet.net edo AMAYA.ZENARUTZABEITIAPIKATZA@osakidetza.net. helbideetara. Mezu horietan joango diren guztien izen abizenak ematea eskatzen dute antolatzaileek, horietako bat haurra bada hori ere azalduz, izenak bikoiztuta ager ez daitezen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus