Galdakao, Bizkaia. Apirilaren 19tik hurbil gaude —gogora dezagun data hori Venezuelako Aberri Eguna dela, egun horretan, 1810ean, hasi baitzuten independentzia lortzeko matxinada— eta Euskal Herrian, Amaia Zenarutzabeitia buru duen 'Simon Bolivar' Elkarteak mugiarazten duen euskal-venezuelatar erkidegoa, prestatzen ari da urtero aberri egun horren ondoko larunbatean egin ohi duen urteroko elkarretaratzerako, aurten deialdi hori apbilkura egun hori apirilaren 22a izango delarik.
Hitzorduak aukera emango die urtero bezala Venezuelako euskal diasporari eta egun Euskal Herrian bizi diren Venezuelako euskal komunitateetan jaiotakoei eta euren ondorengoei biltzeko eta elkarrekiko adiskidantza eta harremanak sustatu eta sendotzeko elkarretaratzearen 26/27. edizioan —pandemia ondotik xifra dantza dago— beti ere erkidego-gogoari eusteko apustu finkoa eginez
Senidetasun bazkaria azken urteotako molde berean gauzatuko da, hasiera 15:00etan, jabeak venezuelarrak dituen Galdakaoko Dog&Fox garagardotegian, 30 euro pertsonako, bertan ordaintzekoak. Antolatzaileek euren lana egoki egin ahal izan dezaten, izena eman eta partaidetza lehenbailehen baieztatzea eskatzen da, beherago adierazten diren email, telefono edo edo Whatsapp-era.
Meza eta bategite bazkaria
Bazkariaren aurretik, hala nahi dutenek azken urtean komunitatean hil direnak gogoratzeko 13:00etan Galdakaoko Santa Maria elizan, herrigunean, egingo den mezan parte hartu ahal izango dute. Autoz doazenek, autoa Lapurdi aparkalekuan utzi ahal izango dute, elizatik zein Dog&Fox jatetxe-gargardotegitik oso hurbil eta urririk.
Antolatzaile taldetik, Amaia Zenarutzabeitiak menuaren berri ematen du: "Sarrera gisa, arepitak, gazta krema kopuru ederrean". "Berotzen hasteko, oiloaren egosiki lapiko eder bikain bat eta, iazko arrakastari erreparatuz, aurtengoan ere poncheratan zerbitzatuta mahai bakoitzean, norberak nahi adina eta nahi bezala jan ahal izan dezan".
Kutixi venezuelarrak
Jarraitzen du Amaiak xeheki azaltzen tripa zorriak dantzan jartzen dituen menua: "Segitzeko, zerri hanka labean saltsan (hatzak mihizkatzeko modukoa!) alboan aza eta azanario arraildu eta patata puskatu entsalada. Eta bururatzeko, nola ez, quesillo, errepikatzeko aukerarekin. Edariak barne, ardo gorri nafarra, Errioxako beltza, ura edota freskagarriak. Kafea eta kopak aparte".
'SIMÓN BOLÍVAR' 2023 TOPAKETA EUSKAL-VENEZUELARRA
-Eguna: larunbata, 2023ko apirilaren 22an
-Aparkalekua: Lapurdi
-Mezaren ordua: 13:00etan (Galdakaoko Santa Maria, herriguneko eliza)
-Bazkariaren ordua: 15:00etan (Dog&Fox garagardotegia)
-Prezioa: 30 €, bertan ordaintzeko
-Baieztatu partaidetza: telefonoz edo Whatsappez 653 015 813 zenbakian; edo emailez pamayaz@gmail.com helbidean