euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria protagonista Valentziako Patraix auzoko jaietan, Laurak Bat elkartearen laguntzarekin

2011/10/11

Patraix-ko 17. Herriko Jaien karteleko irudi bat
Patraix-ko 17. Herriko Jaien karteleko irudi bat

PUBLIZITATEA

Iragan urriaren 7an hasi eta datorren igandea arte luzatuko dira Patraix auzoko herriko jaiak, aurten Euskal Herria eta euskal kultura ardatz dutela. Auzo honetan kokatu da berriki Valentziako Laurak Bat euskal elkartea eta partehartze oso aktiboa izan du jaien antolakuntzan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Gaur Patraixen izango da Errenteriako Ereintza dantza taldea, emanaldia ematen, eta datozen egunetan Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoia eta Iñaki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileak ere ariko dira.

Valentzia, Espainia. Laurak Bat elkarteak Valentziako Patraix auzoan du egoitza berria eta auzoko ekimentan buru-belarri sartuta izan da azken bost hilabeteetan, Patraix-ko 17. Herriko Jaien antolakuntzan. Izan ere, Euskal Herria da aurtengo jaien gai nagusia. "Patraix herria zen, baina Valentzia hiriak inguratu eta irentsi egin du. Hala ere, bere izaera mantentzen du eta oso herrikoia da", azaldu dio EuskalKultura.com-i Maite Najarrok, Laurak Bateko diruzainak. 'Auzoak' 60.000 biztanle ditu.

Jaiak iragan asteburuan hasi ziren eta larunbatean Laurak Bat elkartea omendu zuten herri afari batekin. Euskal kulturak bere lekua izango du jaien egiterauan egunotan, Eusko Jaurlaritzaren eta Laurak Baten laguntzari esker. Gaur bertan Patraixen izango da Julian Celaya, Jaurlaritzako Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, jaien pregoiaren ekitaldian partehartzera gonbidatuta. Ekitaldi horretan bertan dantza emanaldia eskainiko du Errenteriako Ereintza taldeak.

Bihar, eguerdian, Madrilgo Euskal Etxeko orfeoiak kontzertua eskainiko du Vicenta Ferrer Institutuan, eta datorren larunbatean, urrriaren 15ean, Iñaki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileek herri kirol lehia egingo dute. Jai egitaraua, hemen

Horrez gain, Laurak Bat elkarteak euskarazko klaseen ikasturtearen hasiera ere iragarri du, aurten irakasle berri batekin. Klaseak ekaina bitartean luzatuko dira. Elkarteak 60 urte ditu eta egun 70 bat bazkidek osatzen dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia