euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria Mugaz Gaindi IV. Mintegiaren egitaraua aurkeztu dute: urriaren 25-26an Baiona eta Uztaritzen

2007/10/02

Mintegiaren afitxa
Mintegiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Baiona eta Uztaritze, biak Lapurdin, izango dira IV. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren egoitza. Bertara bilduko dira urriaren 25 eta 26ean Euskal Herria, Argentina, AEB, Frantzia, Espainia, Mexiko, Kanada eta Uruguaitik heldutako ikerlari eta historialariak. Mintegiaren egitaraua ezagutzera eman dute antolatzaileek eta hiru gai nagusi izango ditu: Emigrazioa eta Kultura, Emigrazioa eta Politika eta Itzulerak. Aurten, gainera, mahaingurua egingo dute hainbat herrialdeetako emigrazioaren museoen esperiantziari buruz, Euskal Herrian Diasporaren Museo baten sorrera bultzatu nahian, antolatzaileek EuskalKultura.com-i aurreratu diotenez. Ikertzaile gazteek ere tartea izango dute eta urtero legez, internet bidezko mintegi birtuala egingo dute, azaroan.
IV Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren antolatzaileek topaketaren egitaraua aurkeztu dute. Urriaren 25 eta 26ean euskal emigrazioaren inguruko lan eta ikerketa berriak ezagutzera emango dituzte Baiona eta Uztaritzera biltzen diren adituek. Hizlari eta partehartzaile gehienak Euskal Herritik helduko dira, baina Argentina, Mexiko, AEB, Kanada eta Uruguai bezalako herrialdeak ere protagonista izango dira, bai mintzaldien gai bezala eta baita bertako ikerlarien presentziagatik ere.

Aurten mintegia Ipar Euskal Herrian egingo da lehenengo aldiz eta bertako ikertzaileentzako 'bultzada garrantzitsua' izango da, Beñat Çuburu antolatzaileak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Mintegia Baionako Unibertsitatearen kanpusean eta Uztaritzen egingo dute. 'Topaketa Uztaritzera ere ekarri nahi izan dugu, kostatik jende asko atera baitzen atzerrira, baina Iparraldeko barnealdetik ere emigrazio asko egon zelako', azaltzen du historialariak. Çubururekin batera Claude Mehats eta Haizpea Abrisqueta historialariak osatu dute batzorde antolatzailea.


EGITARAUA

Urriaren 25a, Osteguna

Goizeko jardunaldia:

EMIGRAZIOA ETA KULTURA

-Oscar Alvarez Gila (UPV/EHU Vitoria/Gasteiz): Los equívocos de una identidad confundida. La imagen de los inmigrantes vascos en la película Thunder in the sun (1959).
-Marie-Pierre Arrizabalaga (Univ. Cergy-Pontoise): Emigration et culture familiale en Amérique du Nord aux XIXe et XXe siècles.
-Xipri Arbelbide Mendiburu: Euskarazko lehen kaseta Los Angelesetan.
-Juan Sebastián Abasolo Isasa (UPV/EHU): Argentinan Euskaraz. Objetivos y acciones de usuarios e impulsores en relación.
-Adélaide Daraspe Université (Michel de Montaigne-Bx III et Université Laval-Québec): Euskal kultura atzerrian atxiki: Québec eko euskaldunen jateko ohiturak.
-Frederik Verbeke (EITB – UPV/EHU): L’émigration basque et la transmission de la culture à l’ère du web 2.0 : utopie et réalité.
-Xabier Lamikiz: Emigrazioa eta Aro Berriko merkataritza kolonial espainiarra: txanpon berdinaren bi aurpegiak.

Arratsaldeko jardunaldia:

EMIGRAZIOA ETA POLITIKA

-Alberto Angulo (UPV-EHU Vitoria-Gasteiz): Las congregaciones de naturales vascongados y navarros: más allá de la devoción y el paisanaje (siglos XVII-XVIII)
-Adrián Blázquez (Université de Pau et des Pays de l’Adour): Emigration de masse et émigration d’élite basco-béarnaise vers les Amériques au XIXe siècle.
-Beñat Çuburu-Ithorotz (Université de Pau et des Pays de l’Adour): Des Basques dans la tourmente révolutionnaire mexicaine. Un témoignage épistolaire.
-Cédric Cerruti (Université de La Rochelle): Las vinculaciones entre un emigrante y gobernantes procedentes de la inmigración. Un ejemplo de redes políticas durante la Guerra Grande.
-Jacques de Cauna (France): Michel Joseph Leremboure, premier maire de Port au Prince (Saint Domingue-XVIIIe siècle).

Urriaren 26a, ostirala

Goizeko jardunaldia:

ITZULERAK

-Marcelino Irianni Zalakain (IEHS - CONICET - Argentina): Imaginando el retorno de los vascos. Algunas reflexiones.
-Martín Rodrigo y Alharilla (Université Pompeu Fabra Barcelona): Un retorno peculiar: de Vizcaya a Barcelona pasando por las Antillas.
-Jon Bustillo, Maite Iturre, Juan Carlos Luzuriaga (Montevideo, Uruguay): Los espejos de los retornos.
-Alvaro Aragón (UPV-EHU Vitoria-Gasteiz): Resistencia frente a los nuevos ricos en la Gipuzkoa del siglo XVIII: hidalguía y dificultades en el retorno de los indianos a través del caso de los Marqueses de Torre Tagle.

Arratsaldeko jardunaldia:

IKERLARI GAZTEAK

-Haizpea Abrisqueta (Université de Bordeaux III): Kubako independentzia gerlan, ejertzito espainarraren zerbitzura hildako euskaldunak: ikerketarako oinarriak.
-Jon Ander Ramos (UPV/EHU Vitoria/Gasteiz): Manuel Calvo y Aguirre: de Portugalete a La Habana pasando por Madrid (1817-1904).
-Maite Juliana Iturre (UPV/EHU): Gasa eta herritarren matxinadak Bolivian: aspaldiko borrokarako ikur berria.
-Agustin Egaña (UPV/EHU): Buenos Airesekin konpainia sortzeko arazoak Bilbon.
-Ana Isabel Ugalde Gorostiza (UPV/EHU): Juan de Mondragón, hijo del primer banquero de Potosí, en Eskoriatza.

MAHAINGURUA: EMIGRAZIOAREN MEMORIA

-Ariane Bruneton (A.M.M.E – Pau): Un projet de Maison de Mémoire de l’Emigration.
-Hélène Homps-Brousse (Musée de la Vallée de Barcelonnette): Un lieu de mémoire pour les Barcelonnettes.
-Josette Solan (Archives diplomatiques de Nantes): Un outil pour la mémoire de l’émigration au service des chercheurs et des généalogistes: le projet «Apellidos Franceses».
-Alfredo Asiain Ansorena (Archivo del patrimonio inmaterial de Navarra).
-Benoit Etcheverry (EuskoSare): Le projet de Maison de la Diaspora Basque à Ascarat. -Annie Sabarots (Euskal Argentina Elkartea).

Jardunaldi birtuala (azaroan sarean)

-Diana Elías (Universidad de la Plata): Los Vascos en la ciudad de La Plata.
-Francisco José Espinosa Iragorri (Centro Vasco Bogotá): Los centros vascos punto de apoyo a los Vascos y emigrantes al País Vasco.
-Susana Cano Garramuño (Argentina): El Mundo Nuevo a través de los ojos de un vasco: la imagen del otro (indígenas e inmigrantes) en la autobiografía de José Joaquín Esandi.
-Argitxu Camus-Etchecopar (University of Nevada, Reno): North American Basque Organizations: from a Basque American Identity to a Diasporic Identity?.
-Laura Martínez Bouzas – Paula Heredia Agorreta (Cofradía del Señor Sant Roque): Experiencia de inmigración en Laudio/Llodio.
-Eva Diez Paton (UPV/EHU): Aproximación al estudio de la restauración monumental en Bizkaia (1833-1936).
-Claude Mehats (Eusko Ikaskuntza): Les chants de la diaspora.
-Carmina Ramírez (Institut National d’Anthropologie et d’Histoire - Mexique): Poder y migración: El nuevo nacimiento de la familia Lardizábal.
-Matteo Manfredi (Eusko Ikaskuntza): Fotografia, cultura virtual y memoria familiar de los emigrantes vascos en Uruguay (siglos XIX y XX).


Lotura interesgarriak

Euskal Herria Mugaz Gaindi IV
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urtarrilaren 18an

III EH Mugaz Gaindi, Montevideon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko maiatzaren 2an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia