euskal diaspora eta kultura
2013/02/19
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Mariana Fernandez Castelli euskal-argentinarrak sortu du Taller de Introducción a Euskal Herria (Euskal Herria ezagutzen hasteko tailerra) online ikastaroa. Bertatik, Facebook bidez, Euskal Herriko kulturara hurbiltzen hasteko bidea proposatuko die historia irakasle honek sare sozial honetan ibiltzea gustatzen zaienei.
Ezin da uko egin euskal Diasporaren kasuan onurak ekarri dituztela teknologia berriek, eta ez da oso urrutira joan behar horren frogak ikusteko. Esaterako, 2004tik aurrera Diasporarako euskara irakasleen trebakuntza HABEko online plataforma baten bidez gauzatzen da, ezagunak diren emaitza paregabeak emanez.
Denon artean
Argentinako euskaltzale askoren eskaerari erantzuten dio sare bidezko lantegi honek, Euskal Herriari buruz online eta doan ikasteko aukera ematen baitu. Abiatu berria da ekimena eta dagoeneko hasi da jendea parte hartzen. “Berri berria da proiektua eta antolamendua nola izango den badakidan arren, gauzak egokituz joango naiz denbora pasa ahala eta segun parte-hartzaileek zer nahi edo behar duten”, azaldu du Fernandez Castellik.
“Proposamena hauxe da: Euskal Herriari buruzko informazioa partekatzeko toki bat izatea, bertan baliogarriak diren datu guztiak –tartean artikuluak, argazkiak, bideoak, iritzi eta iruzkinak– trukatzeko. Tailer moduan izango denez, jendeak bere ekarpenak ekarri beharko ditu ezagutza denon artean eraikitzeko eta formatu dinamikoa errazteko”, proposatu du irakasleak.
Sar zaitez tailerrean
Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa izenik ematea edo matrikula bat ordaintzea. Nahikoa da Facebook kontua izatea eta Taller de Introducción a Euskal Herria Facebook orrian sartzea. Lantegia abiatu da jada, egunero eguneratzen da eta partaideak hasi dira jada makina bat eduki interesgarria partekatzen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus