euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Euskal Herria, eta orain zer" gaia aztertuko dute gaurtik aurrera Bartzelonako Euskal Etxean

2012/09/06

Gaur arratsaldeko zortzietan hasiko da Bartzelonan bertako Euskal Etxeak 'Euskal Herria, eta orain zer" izenpean antolatutako lau hitzorduetako lehena
Gaur arratsaldeko zortzietan hasiko da Bartzelonan bertako Euskal Etxeak 'Euskal Herria, eta orain zer" izenpean antolatutako lau hitzorduetako lehena

PUBLIZITATEA

Joseba Egibar (EAJ) eta Pernando Barreba (Ezker Abertzalea) partaide izango dituen mahai-inguru batek abiatuko du gaur arratsaldez Bartzelonako Euskal Etxean "Euskal Herria, eta orain zer" izenpean planteatu duten gogoeta-ariketa, Euskal Herritik etorritako zenbait politikari eta kazetariren eskutik. Orain artean EAJko eta Ezker Abertzaleko eta Amaiur-EH Bilduko ordezkariek baieztatu dute bertaratuko direla, baita ikusmolde diferentetako kazetariek ere eta antolatzaileak PSE eta PPko ordezkarien berrien zain daude. Zikloak lau saio izango ditu irailean zehar, guztiak arratsaldeko zortzietan, gaur bertan lehena Euskal Etxearen egoitzan.

Bartzelona, Katalunia. Hiriburu kataluniarreko Euskal Etxetik ohar baten bidez jakinarazi duenez, ekimen honekin Bartzelonako euskal elkartea Euskal Herriaren etorkizunaz hitz egingo den gunea bilakatuko da irailean, “Euskal Herria, eta orain zer?” izeneko mahai-inguru zikloari esker euskal politikaren eragile ezberdinek Euskal Herriaren etorkizunari buruzko ikuspuntu anitzak eskainiko baitituzte hilaren 27a bitartean eskainiko diren lau saiotan.

Datorren urriaren 21ean Euskal Herrian hauteskunde aurreratuak izango dira. Patxi López lehendakariak aurreratu egin ditu bere gobernuaren helburu nagusiak bete dituela eta krisiaren aurkako neurriak jada martxan daudela argudiatuz. Bitartean, inkestek EAJ alderdiaren garaipena iragartzen dute, EH Bildu koalizioa hurbil geratzen delarik. Eta guzti hau, ETAk ekintza armatuen behin betiko uztea iragarri zuela urtebete eskas betetzen denean, dio antolatzaileen oharrak. 

"Eskenatoki berri honen aurrean, zein da Euskal Herriaren etorkizuna? Bartzelonako Euskal Etxean galdera hau erantzuten saiatuko gara, euskal eszena politiko eta mediatikoaren protagonistetako batzuen eskutik".

Euskal Herriaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko datak irailaren 6, 12, 13 eta 27a izango dira, arratsaldeko 20etan, sarrera doakoa.

EGITARAUA (*)

(* Behin-behineko programazioa PSE eta PP alderdien ordezkarien baieztapenaren zain)

Osteguna, irailak 6

"Euskal Herria, eta orain zen (Egoera politiko berria)

-Joseba Egibar (EAJ)
-Pernando Barrena (Ezker Abertzalea)

Moderatzaile: Martin Aranburu

Asteazkena, irailak 12

"Euskal Herria, eta orain zer" (II)

-Gorka Landaburu (Cambio 16 aldizkariko lehendakariorde eta editore)
-Martxelo Otamendi (Berria egunkariko zuzendaria)

Osteguna, irailak 13

"Euskal Herria, eta orain zer" (egoera ekonomikoa)

-Ricardo Gatzagaetxeberria (EAJ)
-Rafa Larreina (Amaiur)

Osteguna, irailak 27

"Euskal Herria, eta orain zer" (lurraldetasuna)

-Xabier Barandiaran (EAJ)
-Joxe Abaurrea (Ezker Abertzalea)
-Jose Luis Uriz (PSNko kide ohia)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia