euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria bere ohiko standarekin bertaratu da Buenos Airesen egiten ari den Nazioarteko 46. Liburu Azokara

2022/05/03

Gaurko euskal liburu eta nobedadeen aurkezpena iragarri du 18:30etan Pabilioi Zuriko Juan de Garay Fundazioak
Gaurko euskal liburu eta nobedadeen aurkezpena iragarri du 18:30etan Pabilioi Zuriko Juan de Garay Fundazioak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Pandemiak eragindako bi urteko hutsunearen ondoren Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokak bere 46. edizioari zabaldu zizkion ateak joan den ostiralean, eta maiatzaren 16ra arte luzatuko ditu aurten saioak, tartean Euskal Herriari eskainitako standarekin, ohi bezala Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa eta FEVA lankide, Eusko Jaurlaritzaren sostenguarekin. Gaur asteartea, maiatzaren 2a, izango da Euskal Herriari eskainitako eguna.

Eta gaur, hain zuzen, euskal liburu eta nobedadeen aurkezpena iragarri du 18:30etan Azokako Pabilioi Zuriko 'Adolfo Bioy Casares' aretoan Juan de Garay Fundazioak. Elkarteko lehendakari Diego María Ibarbiak eta Jorge Beramendik hartuko dute lehenik hitza. Aurkeztuko dituzten izenburuen artean, Los Vascos en la Argentina-ren urteroko eguneratzea, eta 2021eko Los Vascos-Euskaldunak-en hiru zenbakiak. Enrique Aramburu Recuerdos de San José bere liburuaz mintzatuko da, Aramburu familiaren ibilbide argentinarraz.

Bertaratzeko asmoa daukatenentzat, esan dezagun euskal stand-a, azkeneko euskal liburu eta emaitzekin, Pabilioi Horiko 2123 zenbakiduna dela.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia