euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Euskal Herria a Barcelona”: euskal jaialdia egingo da asteburuan Montjuic mendian

2014/10/09

"EH a Barcelona" jaialdiaren kartela
"EH a Barcelona" jaialdiaren kartela

PUBLIZITATEA

Bi egunez, Euskal Herriko txoko bihurtuko da Bartzelonako Montjuic mendi magaleko Poble Espanyol arkitektura museo irekia,  “Euskal Herria a Barcelona” jaialdiari esker. Museoko Plaza Nagusia euskal kulturaren erakustoki izango da larunbat eta igandean zehar: gastronomia, erakustaldiak, lantegiak, kontzertuak… Denetarik izango da, eta adin guztietako bisitarientzako gainera!

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu du "EH a Barcelona" jaialdia, beste zenbait erakunderen laguntzarekin: Basque Tour, Hazi, Kalitatea eta Sagardi jatetxeen katea, besteak beste. Jaialdia larunbatean eta igandean egingo da "Poble Espanyol" deritzon museoan. Herri baten itxura du arkitekturari buruzko museo honek eta kultur jarduera ugari egiten dira bertan.

Bi egunez, Euskal Herriko parte bihurtuko da museoa, makina bat jarduerekin: artesania postuak, gastronomia dastaketak, dantza erakustaldiak, herri kirolak, kontzertuak eta Igotz Ziarreta argazkilariaren erakusketa bat, besteak beste. Sarreraren prezioa 5 eurotakoa da (4 euro Sagardi jatetxeetako kupoi batekin) eta 3 eurotakoa Euskal Etxeko kideentzat. Haurrak, 12 urtetik berakoak, doan.

EGITARAUA

LARUNBATA URRIAREN 11

-11:00: haurrentzako mozorro tailerra (picnic gunea)

-12:00: Euskal dantzak (kalejira trikitrixarekin)

-12:30: Photocall euskal jantzi tradizionalekin (Castellana Plaza)

-13:00: Txalaparta eta alboka erakustaldia

-16:00: Film laburren emanaldia (antzerki gunean)

-17:00: Herri kirolak txiki eta helduentzat eta Material birziklatuen musika tresnen tailerra

-18:00: Euskal dantza erakustaldia

-19:00: Kontzertua: Zarra (Borja Zarrabeitia)

-20:00: Kontzertua: El pez psiquiatra

Egunean zehar: "Nosostros los vascos", Igotz Ziarretaren argazki erakusketa Espai Guinovart gunean; Sagardiren errekia eta euskal produktuen azoka Plaza Nagusian.

IGANDEA, URRIAREN 12A

-11:00: LEGO Education lantegia (Poble Espanyol, Espacio Educativo)

-11:30: Pintxo lantegia (Plaça Major)

-12:00: Euskal dantzak (kalejira eta trikitrixa) (Plaça Major)

-12:30: Euskal jantzi tradizionalen photocall-a (Plaça Major)

-12:30: Queviures ikuskizuna (Poble Espanyol, Plaça Major)

-16:00: Film laburren emanaldia Antzerki Gunean

-17:00: Amaiera

Egunean zehar: "Nosostros los vascos", Igotz Ziarretaren argazki erakusketa Espai Guinovart gunean; Sagardiren errekia eta euskal produktuen azoka Plaza Nagusian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia