Arrecifes, Argentina. Arrecifeseko Euskal Etxeko erreferente den Mariana Domine Irigoyen talde-bidaia berria ari da antolatzen 2025eko uda europarrerako. Tourra ekainaren 10ean aterako da Ezeizatik eta Buenos Aires-Madril-Bilbo bidea egingo du. Euskal Herrian, hamazazpi egunez ibiliko dira Hego eta Iparraldeko hainbat txoko ezagutzen. Izan ere, aurtengo proposamenaren berritasunetako bat egonaldiko bi gau Baionan igaroko dituztela da, bertatik Ipar Euskal Herri barnealdeko zein kostaldeko leku esanguratsuak bisitaturik.
“Ibilbidea finkoa proposatzen badugu ere, norbaitek beste lekuren batera joan nahi izanez gero, luzatzeko aukera dago”, azaldu digu Maral taldeko abeslaria ere baden Mariana Dominek. “Horrez gain, eta nahiz eta abiapuntua Buenos Aires izan, gustatuko lizaiguke gure proposamena Brasilgo, Uruguaiko, Txileko… lagunei ere helaraztea. Herrialde hauetan ere euskal gizatalde indartsuak daude eta seguru gurea bezalako eskaintza batek zentzua lukeela, kontsultatzea besterik ez dute”, erantsi du.
Aurretik Mariana Dominerekin bidaiatuak direnei galdetuta, haren ezagutza eta eskarmentua azpimarratu dute “Arbasoen lurra era sakonean, eta esperientzia handia duen gidari baten eskutik ezagutu nahi dugunontzat, eskaintzen duen aukera hau paregabea da”, idatzi dute, "bere adeitasunari hotelen eta gainerako zerbitzuen kalitatea ere narbarmentzekoak dira", emendatuz. "Ongi ezagutzen dute Diasporako publikoa eta zeintzuk diren gure interesak".
2024ko edizioko bidaiariek Instagramen kontatzen duten esperientzia
Bidaian izena eman edo informazio gehiago eskatu nahi dutenek asteazken honetan, azaroaren 20an, 20:30etan izan dezakete Marianarekin mintzatzeko aukera. Informazio bilera on line bat programatu baitute Zoomez. Parte hartzeko linka helbide honetara idatziz eska dezakezu: mdomine2013@gmail.com; edo Whatsapp-ez (+54) 9 2478 498361 zenbakira. Sare sozialetan, berriz, bere weguneak dira: Facebook eta Instagram.