euskal diaspora eta kultura
2008/10/15
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Lonely Planet argitaletxea nazioarte mailan bidai liburuen argitaletxe eraginkorrenetakoa da eta bere gidatan agertzen diren lekuek bisitari ugari jasotzen dituzte. Argitaletxeak urtero Blue List izena duen zerrenda bat egiten du eta bertan hurrengo urterako hamar bidaia interesgarrienak biltzen ditu. Zerrendan moda-modan jarriko diren baina oraindik egiazkoak diren paradisu galduak zein betiko klasikoak --baina 'buelta berezi batekin'-- agertzen dira. The Times egunkariak zerrendaren aurrerapen bat eman du eta aukeratuen artean Euskal Herria ageri da. Zerrendan bidaia oso desberdinak proposatzen dituzte, tartean 44 milioi biztanle dituen Txinako zati handienetako bat, edota Australiako Tasmanian galdutako badia, 300 biztanle baino ez dituena. Aukeraketa egiteko erabili duten irizpidea subjektiboa da, noski, baina zalantzarik ez, bidaiari asko etorriko direla Euskal Herrira Lonely Planeten iradokizunei jarraiki.
Aukeratutako hamar bidaiak orden alfabetikoan daude sailkatuta. Lehena Tasmaniako Bay of Fires da, bigarrena, esan bezala, Euskal Herria. Hirugarren Txileko Chiloé irla agertzen da eta laugarren Tailandiako Ko Tao irla. Bosgarren postuan Frantziako Languedoc dator eta ondoren Laoseko Nam Ha. Zazpigarren postuan Hawaiiko The Big Island irla, eta zortzigarren Kolonbiako San Andres eta Providencia irlak. Bederatzigarren postuak Norvegiako Svalvarderaino eramango gaitu eta azkenik, hamargarren postuan, Txinako Yunnan dator.
Blue List zerrendari buruzko informazio gehiago, www.lonelyplanet.com webgunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus