euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herri, Italia eta Greziako dantzek hartuko dute agertokia bihar Pariseko IV. 'Orok Betan' jaialdian

2008/04/11

Greziako 'Panthénon' dantza taldea 'Orok Betan'-eko IV. edizioko protagonistetako bat izango da
Greziako 'Panthénon' dantza taldea 'Orok Betan'-eko IV. edizioko protagonistetako bat izango da

PUBLIZITATEA

Laugarren urtez jarraian, Pariseko Eskual Etxeak 'Orok Betan' jaialdia antolatu du. Hitzordua, bihar heldu da, bere egoitzaren baitan. Euskal Herri, Italia eta Greziako dantza-taldeen emankizuna medio, bertaratuko direnek kultura ezberdinak eta haien dantzak, musika instrumentuak eta tradizioak ezagutzeko aukera izango dute. Plus bezala, arduradunek argitu nahi izan ez duten emanaldi sorpresa bat ere eskainiko dute dantza taldeek. Sarreraren prezioa bost euro, euskal etxeko bazkideak kitorik.
Lurralde ezberdinetako dantza tipikoak, musika instrumentuak eta folklorea uztartuko dira bihar Pariseko Eskual Etxeak antolatu duen 'Orok Betan' kultur jaialdian. Ekitaldiak gainerako kulturei ateak irekitzeko helburua du eta aurten, arratsaldeko hiruetatik aurrerako deialdiak hirurehun bat pertsona biltzea espero da zentroko aretora 'Gazteria' (Euskal Etxekoa), 'Parthénon' (greziarra) eta 'Tarentula' (italiarra) taldeek hartuko dute parte, ikusleei dantzan hasteko aukera emanez.

Arratsalde erdialdean, sei t'erdiak aldera, atseden txiki bat egingo da. Mokadu edo freskagarri batzuk hartu ostean, parte hartzaileek talde bakoitzeko kideekin saioa egin ahal izango dute. Bederatzietan jardunaldiko momenturik ikusgarriena iritsiko da. Talde bakoitzak bere lurraldeko dantza tipikoz eta musika instrumentu ezberdinez osaturiko ikustaldia eskainiko du. Egun aberasgarriari amaiera emateko, 'Folk Dantza' deritzon jardueran ikusleek folk musikan adituak den 'Pikatxu Taldea'-rekin dantzan murgiltzeko aukera izango dute.

Irlanda, Portugal, Txile...

'Orok Betan' jaialdiaren lehen edizioa 2005. urtean antolatu zen 'Gazteria' dantza taldearen 30. urteurrena ospatzeko. Urte hartan 'The Branwen Set' irlandarrek, 'Os Ribatejanos' talde portugaldarrak eta Parisen bizi diren 'Cordillera' taldeko kide txiletarrek gonbidapena onartu eta festan parte hartu zuten.

Antolatzaileek arrakasta handia lortu zuten lehen edizio hartan, lagun asko bildu zirelarik bertara. Taldeek interes handia agertu zuten eta jende asko animatu zen dantza sesioetan parte hartzera. Harrez gero jaialdia Eskual Etxeko egitarauan klasiko bihurtu da eta ordutik hona munduko lurralde eta estilo askok protagonismoa eduki dute, tartean, Tahitik, Bretainiak edota, esaterako, country musikak.


Lotura interesgarriak

Pariseko Eskual Etxea
www.eskualetxea.com

'Orok Betan'-en lehen edizioari buruzko informazioa (frantsesez)
2006ko apirila-maiatzeko 'Elgar' argitalpena

Anaiki koral paristarrak 20 urte bete ditu
2007ko abenduaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Sustraiak taldeak 28 urte bete ditu euskara eta euskal kultura sustatuz
2007ko azaroaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia