euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskal haur errefuxiatuen istorioa Espainiako gerra zibilean' erakusketa zabalik da Londresen, uztailaren 16ra arte

2019/06/20

Erakusketako programa
Erakusketako programa

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. "The Story of the Basque Children Refugees from the Spanish Civil War" du izena ekainaren 15etik uztailaren 16ra bitartean Londresen garatzen ari den ekimenak. Izenburu hori duen erakusketa zabalik dago Islington Museoan (245 St John Street, London EC1V 4NB), sarrera doanik, Erresuma Batura heldu ziren 4.000 haurren istorioa azalduz. Programa bereko parte, hitzaldiak, lekukotasun-emanaldiak, kontaketak-eta ari dira egiten.

Hauek dira datozen hitzorduak:

-Ekainaren 26an, asteazkena: Herminio Martinez gerrako haurraren lekukotasuna
-Ekainaren 27a, osteguna: 'Jolas zikingarria', leku seguru bila Erresuma Batuan
-Uztailaren 1ean, astelehena: The Guernica Children filmaren emanaldia
-Uztailaren 16an, asteartea: Dani istorio kontatzaileak haurren istorioa kontatuko du

Egitarau osoa, hemen (estekak huts egingo balu, kopiatu/itsasi mesedez helbidea, eta ibili beharko luke).

Aipatu ekitaldiak Islington Museoan dira, uztailaren 16koa salbu, Marx Memorial Library-n baita (37A Clerkenwell Green, London EC1R ODU).

Ekimen honetan partaide dira Islington Museum, Association for the Basque Children of the UK eta Marx Memorial Library.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia