Santiago, Txile. Santiagoko Euzko Etxea elkarteak jakitera eman du zein izango den Euskal Gizataldeen 36. Mundu Txapelketaren egitaraua. Behin-behinekoa bada, ere, aldaketa gutxi egongo dela espero da; beraz, bertan parte hartuko dute ordezkaritzek bidaia prestatzen hasteko aukera dute. Txapelketa urriaren 26tik azaroaren 2a bitartean egingo da, Puerto Varas hirian.
Behin behineko egitaraua honakoa da:
Urriaren 26a, larunbata
- 11.00: Harrera; aireportutik hotelera (Hotel Solace Puerto Varas)
- 21.00: Ongi etorria eta ordezkaritzen aurkezpena hotelean
- 21.30: Ongi etorri koktela eta ikuskizuna
Urriaren 27a, igandea
- 09.00: Ordezkarien bilera
- 11.00: Partidak (1) / Bidaideak: txangoen aurkezpena Turistour enpresarekin
- 13.30: Bazkaria
- 15.00: Partidak (2 eta 3)/ Bidaideak: Frutillar hirira txangoa, lakuko antzokia eta artisautza azoka ikusteko
- 21.00: Afaria hotelean
Urriaren 28a, astelehena
- 09.00: Partidak (4 eta 5)/ Bidaideak: txangoa Puerto Montt arrantzale herrira eta Pelluco eta Angelmó hondartzetara
- 13.00: Bazkaria hotelean
- 15.00: Partidak (6 eta 7)/ Bidaideak: txangoa Los Alerces de Lahuen Ñadi natur parkera
- 21.00: Afaria hotelean
Urriaren 29a, asteartea
- 09.00: Partidak (8)
- 11.00: Llanquihue hirira txangoa
- 13.00: Bazkaria Espantapajaros jatetxean
- 15.30: Llanquihue lakura eta Osorno sumendira txangoa.
- 18.00: Arratsaldea libre Puerto Varasen
Urriaren 30a, asteazkena
- 09.00: Partidak (9 eta 10)/ Bidaideak: arrantza, trekking, rafting eta beste zenbait jarduera aukeran
- 13.00: Bazkaria
- 15.00: Partidak (11 eta 12)/Bidaideek arratsaldea libre
- 21.00: Afaria hotelean
Urriaren 31a, osteguna
- 08.30: Peullara txangoa Saltos del Petrohué urjauzia ikusteko. Los Santos lakutik Peullara berriz, 4 x 4, canopy eta trekking jarduerak egiteko
- 14.00: Bazkaria Peullako Natura hotelean
- 16.00: Petrohuera itzultzeko katamarana hartu berriz
- 18.00: Puerto Varas-era
- 21.00: Afaria hotelean
Azaroaren 1a, ostirala
- 09.00: Partidak (13 azkena)
- 11.00: Fogón de Los Alercesera txangoa, Txileko huaso-en bizimodua eta kultura ezagutzeko.
- 13.00: Txiletar erreki bazkaria
- 16.30: Puerto Varasera buelta. Arratsaldea libre
- 21.00: Afaria
Azaroaren 2a, larunbata
- 09.00: Partidak (berdinketa hausteko, beharra balego)
- 09.30: Ordezkarien bilera
- 12.00: Opari trukaketa ordezkaritzen artean
- 13.30: Bazkaria. Arratsaldea libre.
- 21.00: Itxiera afaria eta sari banaketa. Ikuskizuna.
Bidaiaren prezioa partehartzaileentzako (bi jokalari eta ordezkari bat gela berean) US$ 1.200 / € 950 da. Bidaideentzako, birentzako geletan, US$ 1.400
pertsonako/ € 1.150. Inork batentzako gela nahi izanez gero, US$ 600 edo € 455 euro gehiago ordaindu beharko ditu.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan antolakuntza batzordearekin, e-mail bat bidaliz hona.