euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Gizataldeen 2016ko Munduko Mus Txapelketa Donostian izango da urriaren 8tik 15era

2016/06/27

PUBLIZITATEA

2016an zehar. mundu mailakoan partaide den herrialde bakoitza bere egoera eta ezaugarrien araberako mus txapelketa nazionala antolatzen joan da, izan ere bere bikote irabazlea bidali ahal izateko mundu mailako txapelketa. Herrialde gehienetan prozesu nazionala bukatua da eta ezagutzen dira mundialera etorriko diren bikote parte hartzaileen izenak. Euskal Gizataldeen arteko 2016ko Munduko Mus Txapelketa Donostiako Silken Amara Plaza Hotelean gauzatuko da urriaren 8tik 15era. Webgunea ere prest dute.

Donostia-San Sebastian. Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketa Donostiara itzuliko da 2016an, eta hiriburu gipuzkoarrean egin zen azken aldian bezala bertako Silken Amara Plaza hotela izango du egoitza. Hona gaurko datarekin eguneratuta urriaren 8tik 15era garatuko duen egitaraua.

Parte hartu nahi dutenek hemen dauzkate prezio eta xehetasunak.

PROGRAMA

Urriaren 8a, larunbata

-Hotelean sartzea
-20:00etan, harrera, ongi-etorri koktela eta ordezkaritzen iristea
-21:00etan, afaria hotelean

Urriaren 9a, igandea

-9:30etan ordezkarien bilera hotelean
-11:30etan, bisitaldia Donostiako hirira
-14:30etan, bazkaria hotelean
-17:00etan, Munduko Mus Txapelketaren lehen eta bigarren jardunaldiak Kursaal Kasinoan

Urriaren 10ean astelehena

-10:00etan, Munduko Mus Txapelketaren hirugarren jardunaldia Kursall Kasinoan
-12:00etan, harrera ekitaldia erakunde ofizialetan
-14:00etan, bazkaria Donostian
-16:00etan, laguntzaileentzat, txangoa Hondarribiara
-17:00etan, Munduko Mus Txapelketako laugarren eta bostgarren jardunaldiak Kursaal Kasinoan
-18:30etan, bisita sagardotegi batera eta afaria bertan

Urriaren 11an, asteartea

-10:00etan, Munduko Mus Txapelketako seigarren eta zazpigarren jardunaldiak Kursaal Kasinoan
-Laguntzaileentzat, Talasoterpia Perlan edo bisita Aquariumera (hautatzeko)
-14:00etan, bazkaria Donostian
-15:30etan, Zarautzera, herria bisitatu, hondartzak, txakolindegia eta erdigunea
-19:00etan, Munduko Mus Txapelketako zortzigarren jardunaldia Zarautzen
-21:00etan, afari herrikoia, arrainaren inguruan, Zarauzko frontoian

Urriaren 12an, asteazkena

-10:30etan, Tolosara joatea, herria bisitatu, Topic, Txokolatearen Museoa, alde zaharra...
-11:00etan, Munduko Mus Txapelketako bederatzigarren jardunaldia Tolosan
-14:00etan, bazkari tipiko tolosarra (txuletoia...) Tingladoan
-16:00etan, Mus txapelketa azkarra, herrikoia, Tolosan, bertakoei zabaldua
-18:00etan, Munduko Mus Txapelketako hamargarren jardunaldia Tolosan
-19:00etan, itzulera Donostiara

Urriaren 13an, osteguna

-9:30etan, irteera Bilbo aldera eguna bertan pasatzeko, Guggenheim, bisita hirira
-14:30etan, bazkaria Bilbon
-Arratsaldea libre
-18:30etan itzulera Donostiara
-Pintxo-potea Donostian (nahi duenak, ez da programako parte)

Urriaren 14an, ostirala

-9:00etan, laguntzaileentzat, bisita Iparraldera: Donibane Lohizune eta Biarritze
-10:00etan, Munduko Mus Txapelketako  hamaika eta hamabigarren jardunaldiak Kursaal Kasinoan
-14:00etan, bazkaria Donostian
-16:00etan, Munduko Mus Txapelketako hamahirugarren jardunaldia Kursaal Kasinoan
-17:00etan, balizko desenpatea Munduko Mus Txapelketan Kursaal Kasinoan
-21:00etan, afaria Donostian

Urriaren 15ean, larunbata 

-10:00etan, ordzkarien bilera Silken Amara Plazan
-Eguna libre erosketak, bisitak egiteko, paseatzeko...
-21:00etan, Amaiera-Gala Silken Amara Plaza Hotelean, ondoren afaria, opari trukea ordezkaritzen artean, eta festa-amaiera eta dantza

Urriaren 16an, igandea

-ordezkaritzen azken agurra eta etxeratzea

-Programa jaitsi, hemen
-Webgunea: www.ctme.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia