euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendariak Ekin, Euskaltzaleak eta Eusketxeren egoitza bisitatu zuen

2007/08/08

Marina Aranguren, Josu Legarreta, Ma. Elena Etcheverry, Roberto Aguirre, Cecilia Bruno Laza, Carlos Sarrea,  Teresa de Zavaleta eta Mariana Fernandez Castelli (argazkia BasqueHeritage.com)
Marina Aranguren, Josu Legarreta, Ma. Elena Etcheverry, Roberto Aguirre, Cecilia Bruno Laza, Carlos Sarrea, Teresa de Zavaleta eta Mariana Fernandez Castelli (argazkia BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Josu Legarreta, Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendariak, Ekin Argitaletxeak, Euskaltzaleakek eta Eusketxek 2005az geroztik duten egoitza bisitatu zuen. María Elena Etcheverry de Irujok, Eusko Kultur Etxea (Eusketxe) elkartearen presidente eta Ekin Argitaletxeko arduradunak, eta Teresa de Zavaletak, Euskaltzaleakeko presidenteak, egin zioten harrera Mexico 1880ko egoitzan. Legarretak elkartearen instalazioak ezagutu eta bertako kide eta euskara eta dantza ikasleekin afaldu zuen.
Argentinako Buenos Aires probintziako euskal etxeetara bira egiten aritu da egunotan Josu Legarreta, Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendaria. Ibilbide horren baitan joan den ostiralean argentinar hiriburuan Ekin Argitaletxeak, Euskaltzaleakek (Buenos Aireseko Euskara Eskola) eta Eusketxek (Eusko Kultur Etxea) duten egoitza bisitatu zuen. Hiru elkarteek Mexico 1880 helbidean dagoen eraikina konpartitzen dute.

Eraikinaren instalazioak ezagutu ondoren, Legarreta Eusketxe eta Euskaltzaleakeko zuzendaritza batzordeekin bildu zen lagunarteko giroan. Bileran jorratu zituzten gaien artean Legarretak ikerketa lanak bultzatzearen garrantzia azpimarratu zuen, batez ere Argentinako euskara, Ekin argitaletxearen historia edota bi herrialdeen arteko migrazio prozesua bezalako gaiei buruzkoak.

Andres de Irujo gogoan

Bileran, Legarretak Andres Irujo ekarri zuen gogora eta bien arteko harremanari buruzko pasadizoak kontatu zituen. Eusko Jaurlaritzako ordezkariak azaldu zuen Irujoren heriotzaren ondoren bere izena duen saria nola sortu zuten, bere oroimenean. Bukatzeko, María Elena Etcheverryrekin batera, Ekin argitaletxearen sortzailearen jaiotzaren 100 urteurrenaren garrantzia azpimarratu zuten.

[Goiko irudian, Josu Legarreta Eusketxe eta Euskaltzaleakeko zuzendaritza kideekin: Ma. Elena Etcheverry, Teresa de Zavaleta eta Mariana Fernandez Castelli (argazkia BasqueHeritage.com)]

Egoitzaren aukerak

Bilera ostean Legarretak Euskaltzaleakeko euskara ikasleekin eta Eusketxeko dantza tailerreko ikasleekin afaltzeko gonbitea jaso zuen. Aitor Alava dantzariak zuzentzen du Eusketxeko dantza ikastaroa, eta saioak ostiralero egiten dituzte, 19:00tatik 21:00tara, Mexico 1880ko egoitzan.

[Goiko irudian, Josu Legarreta, Aitor Alava dantzaria eta Ma Elena Etcheverry (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu zionez, Argentinara egin duen bidaia honen helburua Laurak Bat euskal etxearen 130. urteurren ekitaldietan parte hartzea eta iaz gonbidapena egin zioten euskal etxeak bisitatzea zen. Ekin, Euskaltzaleak eta Eusketxeren egoitza ezagutu ondoren, Legarretak eraikinaren neurria azpimarratu zuen eta etorkizun handiko gunea izan daitekeela adierazi zuen.


Lotura interesgarriak

Euskaltzaleak, Buenos Aires
www.euskaltzaleak.org.ar

Josu Legarretak Buenos Aireseko euskal etxeak bisitatuko ditu
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 4ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia