euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea osatzen duten Diasporako eta gainerako kideen izenak

2019/12/20

Aholku-Batzordeko lehendakaria (Urkullu), lehendakariordea (Marian Elorza) eta idazkaria (Gorka Alvarez Aranburu)
Aholku-Batzordeko lehendakaria (Urkullu), lehendakariordea (Marian Elorza) eta idazkaria (Gorka Alvarez Aranburu)

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Gauza jakina da, eta batez ere duela pare bat hilabete t'erdi Mundu-Batzarra izan eta gero, Eusko Jaurlaritzak baduela "Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea" izena duen organo bat, non munduko euskal etxeek hiru delegatuko ordezkaritza daukaten, izan ere Mundu-Batzarrera bildutako euskal etxe eta herrialdeek hautatua. Lehendakaria buru duen batzorde honen osaketa eguneratua argitaratu berria du EHAA buletin ofizialak.

Hona nortzuk osatzen duten Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea, euskal etxeetako ordezkarien kasuan datozen lau urteetarako (datorren Mundu-Batzarrak berritu arte:

-Iñigo Urkullu Renteria jauna, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria (batzordeburua)
-Maria Angeles Elorza Zubiria andrea, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia (batzordeburuordea)
-Gorka Alvarez Aranburu jauna, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria (idazkaria)

Batzordekideak:

-Maria Ainhoa Ondarzabal Izaguirre andrea, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Industria arloko ordezkaria.
-Yurdana Burgoa Valtierra andrea, Ogasun eta Ekonomia Saileko Ogasun arloko ordezkaria.
-Jose Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna, Hezkuntza Saileko Hezkuntza arloko ordezkaria.
-Pedro Jauregui Fernández jauna, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza arloko ordezkaria. Ordezkoa: Pablo García Astrain jauna.
-Isabel Muela García andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza arloko ordezkaria.
-Gregorio José Zurro Tobajas jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo arloko ordezkaria.
-Irene Larraza Aizpurua andrea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura arloko ordezkaria.
-Mikel Unzalu Hermosa jauna, Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantza arloko ordezakaria. Ordezkoa: Joaquín Díaz Arsuaga jauna.
-Nerea Melgosa Vega andrea, Arabako Foru Aldundiko ordezkaria.
-Koldo Atxutegui Ajuria jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria. Ordezkoa: Asier Alea Castaño jauna.
-Sebastián Zurutuza Mujika jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria.
-Angela Eguía Liñero andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen ordezkaria.
-Jone Berriozabal Boveda andrea, Eusko Legebiltzarreko ordezkaria.
-Jasone Aguirre Garaitaonandia andrea, Eusko Legebiltzarreko ordezkaria.
-Jon Zárate Sesma jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkaria.
-Sagrario Aleman Astitz andrea, Euskaltzaindiko ordezkaria.

eta

-Unai Lauzirika jauna (Alemania), euskal etxeetako ordezkaria. Ordezkoa: Aingeru Merlo jauna (Mallorca).
-Jean Flesher jauna (AEB), euskal etxeetako ordezkaria. Ordezkoa: Julen Ruiz de Azua jauna (Mexiko).
-Mª Aranzazu Anitua andrea (Argentina), euskal etxeetako ordezkaria. Ordezkoa: Juan Pedro Arín jauna (Uruguai).

Hona izendapenak gauzatzen edo berresten dituen Dekretua pdf-n



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia