euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal gizataldearen partaidetza nabaria Misioneseko Corpus Christi herriaren urtemuga ospakizunetan

2011/09/30

Euskal etxeko kide diren Gladys Ferragut eta Ana María Macchi Echagüe Corpus Christiko San Martin Plazan egindako zeremonian
Euskal etxeko kide diren Gladys Ferragut eta Ana María Macchi Echagüe Corpus Christiko San Martin Plazan egindako zeremonian

PUBLIZITATEA

134 urte bete ditu asteartean, irailaren 27an, Misiones probintziako Corpus Christi herriak eta bertako Eusko Etxea elkarteak bat egin zuen komunitatearekin udalak antolatutako ekitaldietan. Herriaren urteurrenaren baitan burututako Turismoa, Kultur Arteko Hezkuntza eta Jesuiten Misioak garatzeko I. Kongresuan, euskal etxeko ordezkari talde batek hartu zuen parte irailaren 26 eta 27an. Testuinguru honetan ere, 27an ikurrina altxatu da Argentinako banderaren ondoan, San Martin Plazan burututako urtebetetze zeremonian.

Corpus Christi, Argentina. Herriaren 134. urtemuga dela eta Turismoa, Kultur Arteko Hezkuntza eta Jesuiten Misioak garatzeko I. Kongresua egin zen irailaren 26 eta 27an Corpus Christi-n. Kongresuko bilerak Udaleko Areto Nagusian burutu ziren eta Argentinako zein Paraguai eta Brasilgo mintzalariek ere euren txostenak azaldu zituzten publikoaren aurrean. “Gure asmoa euskal etxean sortutako eta etorkizunari begirako proiektuak kongresuan aurkeztea izan da”, azaldu diote EuskalKultura.com-i Eusko Etxea elkarteko arduradunek. “Horretaz gain Jesuiten Misioetako bideari buruzko interes amankomunak ditugun Paraguaiko lagunekin jarri gara kontaktuan, eta hori oso ona da guretzat”, azpimarratu dute Corpus Christiko lagunek.

Corpus Christi herriko urtemuga 2011 01

[Eskuinetik ezkerrera, erakundeko lehendakariorde Ana Maria Macchi Echagüe, Olga Leiciaga lehendakaria, Gladys Ferragut diruzainordea, Rocio Miranda liburuzaina eta Carmen Miranda diruzainak osatutako taldeak ordezkatu zuen euskal etxea kongresuan]

Urtebetetzeko ospakizunen artean, eta Kongresuko bigarren jardunaldia hasi aurretik, irailaren 27an zeremonia berezi bat egin zen herriko San Martin Plazan. Corpus Christiko Eusko Etxea-ko kideei esker ikurriña Argentinako banderaren ondoan altxatu zen ekimen honetan, komunitatearekiko euskal gizataldearen engaiamenduaren isla.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia