euskal diaspora eta kultura
2013/12/20
PUBLIZITATEA
Erroma, Italia. Pozik agertu dira Erromako Associazione Culturale Euskara eta UPTER Unibertsitateko Euskal Saileko kideak 2013ko Settimana Bascak izan duen arrakastarekin. Abenduaren tik hasi eta ra bitartean egin zen bestak egiterau oparoa izan zuen eta erromatarren partehartze handia lortu zuen. Ez da marka makala, kultura arloan zer eskaini frango duen hiri honetan, baina, ACEko presidente orde Marlen Merikaetxebarriak agertu duenez, "gure herrian egiten denarekin gero eta harkorrago eta interesatuagoa".
9. Settimana Bascan ekitaldi ugari izan ziren, esaterako, "LIBE Edizioni" ebook argitaletxearen aurkezpena. Euskal literatura argitaratzen du eta kalean ditu jada "Il tipografo Angiolillo" (Koldo Izagirre Urreaga) eta "Marlene e la taxiscarpa" (Mariasun Landa Etxebeste). "Harkaitz Cano idazlea ekarri zuten geurera eta norberaren askatasunaren aldarri egin zuen "Filo d'erba", bere "Belarren ahoa" sarituaren italierazko edizioa aurkeztu zuenean, San Lorenzo unibertsitate auzoan", azaldu du Marlenek.
Horrez gain, oso hunkigarria izan zen Joseba Tapia musikariaren "Tximela kapitainaren izarrak" kontzertua, Luis Fernandez biolontxeloan lagun zuela. "Proiekzio bidez italierara itzulita irakurri ahal izan genituen italiarrek 36ko gudan atxilotu zuten Luis Rezola gudariaren bertsoak, eta azalean sentitu genuen haren gosea, herrimina eta gartzelako bizitza".
Beste une gogoangarri bat izan zen Jon Maiaren "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia, Coliseotik gertu dagoen areto batean. Jende andana bildu zen bertara, zinema bitartez gazta horren zati bat dastatu nahian eta asko kalean gelditu ziren, aretoa lepo zegoelako. Gainera, Libero Bruno Maggi maitre eta sommelierrak zazpi urtez Euskal Herriko Mugaritz eta Nerua jatetxetan ikasitako Pigneto auzo alternatibora ekarri zuen eta goi mailako pintxo dastaketa eskaini zuen. Giroa, gainera ez zen nolanahikoa; pintxoekin batera "Santi Balordi e Poveri Cristi" ikusizunaz gozatu baitzuten bertara bildu zirenek, Italo Calvino eta Dario Fo Nobel saridunaren narrazioekin osatua.
2013ko Euskal Asteari amaiera biribila eman zion Trastevereko Funkallisto taldeak eta Erromako euskaldunek eta makina bat italiarrek gogotsu parte hartu zuten bertan, "lur hau eta Euskal Herria batzen dituen kultur zubiaren sendotasuna argi utziz", Marlenen esanetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus