euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Gerrako Umeei buruzko txostena aurkeztu dute Europar Migrazioen Institutuaren 2014ko topaketan, Rigan

2014/10/07

Asier Vallejo Itsasok aurkeztu zuen Susana Sabín-Fernandez ikerlaria AEMIren 2014ko topaketan (argazkia BenanOregi)
Asier Vallejo Itsasok aurkeztu zuen Susana Sabín-Fernandez ikerlaria AEMIren 2014ko topaketan (argazkia BenanOregi)

PUBLIZITATEA

Latviako hiriburuan, Rigan, bildu ziren irailaren 25 eta 26an Association of European Migration Instititutions (AEMI) erakundea, 2014ko topaketan parte hartzeko, tartean euskal ordezkaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo Itsaso buru. Taldeko partaide, Susana Sabin-Fernandez ikerlariak 1937an Euskal Herritik ebakuatu zituzten gerrako umeei buruzko txostena aurkeztu zuen. "Haven to Little Basque Refugees" izenburua du ikerketak eta elkarlanean burutu dute Sabín-Fernándezek eta Xabier Irujo historialariak (Nevadako Unibertsitateko irakasle).

Riga, Latvia. AEMI elkartearen 2014ko topaketak "Immigranteak eta errefuxiatuak. Lehen eta orain" izenburua izan zuen eta euskal ordezkaritzako kide Susana Sabín-Fernández ikerlariak 1937ko gudan Erresuma Batura eta Europako beste zenbait herrialdetara ebakuatu zituzten umeei buruzko txostena aurkeztu zuen. "Haven to Little Basque Refugees” izenburua du ikerketak eta elkarlanean egin dute Sabín-Fernandezek eta Nevadako Unibertsitateko irakasle Xabier Irujok.

Aurkezpena topaketaren aurreneko egunean egin zuen Sabín-Fernandezek eta bertan izan ziren ere Asier Vallejo Itsaso, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria eta Benan Oregi teknikaria. Susana Sabín–Fernándezek mintegiaren balioespen oso baikorra egin du. "Esperientzia oso aberasgarria izan da. Arlo profesionalari dagokionez, oso suspergarria izan da lan honen inguruan hainbeste herrialdetan hainbeste profesional lanean ari direla ikustea, eta AEMI hazten ari dela. Gai honi buruz interesa dagoela esan nahi du horrek".

Sabín-Fernándezek aurkeztu zuen lanak Europara, eta batez ere, Erresuma Batura egin zen ebakuazioa eta AEBetara egin behar zena, baina azkenean gauzatu ez zena, ikertu ditu. Sabin-Fernandezek eta Irujok bi herrialdeetan eman ziren mugimenduak, gizarteak egin zuen presioa eta umeak hartzearen aldeko edo kontrako taldeak aztertu dituzte.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia