euskal diaspora eta kultura
2010/09/23
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Irailaren 27tik urriaren 1era Euskadiren Astea izango da Shangaiko Nazioarteko Erakusketan. Patxi López lehendakaria eta Jaurlaritzako Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua bertaratuko dira ordezkaritza zabal bateko buru. Misio honek nazioartean presentzia handiena duten sektoreetako bi bilduko ditu: moda eta gastronomia, Expoan Euskadiren Asteari hasiera emango dion ekitaldi batean.
Euskadiko bost chef eta bost diseinatzaile ospetsuk bikote sortzailea osatuko dute Euskadiren “abangoardia, modernitate eta sormen” irudia ezagutzera emateko. "Helburua Euskadi gehien identifikatzen duten baloreetako batzuk balioestea da, esaterako, kultura sustraitua, talde ahalegina eta irmotasuna”, azpimarratu zue n aurkezpen ekitaldianPilar Zorrilla Turismo sailburuordeak, “gure nortasunaren bereizgarriak” direla azpimarratuz.
Shangaiko Expoan Euskadiren Astearen aurkezpenean sukaldari eta diseinatzaileetako batzuk ere egon ziren, baita Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta aipatu Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismo sailburuordea ere. Moda eta gastronomiaz gain, Shanghain euskal elementu tradizionalez gozatzeko aukera ere egongo da, adibidez, txalaparta taldeak eta Ttukunak eta dantzak. Dantzariak, hain zuzen, Estatu Batuetatik heldu dira: Boiseko Oinkari taldekoak izango dira, hain zuzen.
Patxi López lehendakariak eta Bernabé Unda Industria sailburua buru duen ordezkaritza ofizialarekin batera, Asiako herrialdean interesak dauzkaten 70 enpresatako 100 ordezkari baino gehiago joango dira, izan ere, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak azaldu zuen bezala, Euskadiren irudi kultural eta turistikoa sustatzeaz gain, misioaren xedea “herrialde asiarrean finkatuta dauden euskal enpresen negozioak bultzatzea” eta hara sartzeko interesak dituztenentzako “ateak irekitzea” baita.
Enpresa horiez gain, Basque Culinary Centerek ere bidaian parte hartuko du. Presidente duen Joxe Mari Aizegaren arabera, “joera gastronomikoen mundua aztertzeko esparru ezin hobea” izango da. “Oso polita da sormenaren arloko bi lanbidek sormenaren euskal ikuspegiari elkarrekin heltzea”, azpimarratu zuen Aizegak.
Diseinatzaileen ordezkari gisa, Mercedes de Miguelek adierazi zuen bere diseinuen presentziaren helburua “Euskadik bultzatzen duen modernitate eta globalizazio espiritua sustatzea” dela eta “munduan geure presentzia sustatzen laguntzea”.
Historiako udarik onena
Pilar Zorrilla Turismo sailburuordeak esan zuen bidaia honek turismoaren sektoreari “bultzada handia” eman diezaiokeela merkatu txinatarraren arreta erakarri ahal bada, aurten “euskal turismoaren historiako urterik onena izan ostean”. “Hamalau hilabetez jarraian haztea lortu dugu” azpimarratu zuen, eta Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) azken datuen arabera, estatutik kanpoko bisitariak lehenengoz 100.000 baino gehiago izan direla gailendu zuen, "% 19ko hazkuntza ikusgarria da” iazko datuekin alderatuta gehituz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus