euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal gastronomi ikastaroa eskainiko dute ostiralean eta larunbatean Euskal Herriko bi sukaldarik Chivilcoyn

2008/05/14

Susana Rioja eta Eli Plazaolak Chivilcoyko euskal egoitzan eskainiko dute euskal gastronomiari buruzko ikastaroa ostiral eta larunbatean
Susana Rioja eta Eli Plazaolak Chivilcoyko euskal egoitzan eskainiko dute euskal gastronomiari buruzko ikastaroa ostiral eta larunbatean

PUBLIZITATEA

Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak gastronomia ikastaroa antolatu du Euskal Herriko sukaldaritzan interesatutako edonorentzat. Eskolak Susana Rioja Samaniego euskal sukaldariaren esku egongo dira, Eli Plazaola Zubizarreta gipuzkoarra laguntzaile. Lantegia bi egunetan egingo da, ostirala eta larunbata, eta partaideek lehen platera, plater nagusia eta postreaz gain, pintxoak egiten eta haragia, oilaskoa eta txerria osagai dauzkaten euskal sukaldaritzako beste errezeta tradizionalak prestatzeko gakoak jasoko dituzte.
Chivilcoyko Euskal Etxeak abian jarritako ekimen hau aukera ona izan daiteke gastronomia eta, bereziki, euskal sukaldaritza gogoko duten pertsona guztientzat. Euskal Herriko sukaldariei esker, lanbideko sekretuak eta euren esperientziak nahastuz, euskal komunitateko kideek, bazkideek edota beste edozein zaletuk platerak eta postre ekonomikoak eta tradizionalak egiten ikasiko dutela agertu dute Chivilcoyko Euskal Etxetik.

Bertatik jasotako oharrak dioenez, gaur egun Arabako Foru Aldundiko sukaldaria den Susana Rioja euskaldunak gidatuko ditu ostiralean --18:00etatik 20:00era-- eta larunbat arratsaldean egingo diren klaseak. Irakasleak Eli Plazaola elgoibartarraren laguntza edukiko du eta lehen platera, plater nagusia eta postrea egiten irakatsiko diete ikasleei. Partaideek janaria dastatzeko aukera edukiko dute. Ostiralean, gainera, pintxoen munduan ere sartuko dira. Larunbatean, berriz, haragiarekin, oilaskoarekin eta txerriarekin egindako errezeten mundua jorratuko dute eta euskal sukaldaritzako beste errezeta tradizionalekin egindako platerak saiatuko dituzte.

Chivilcoyko Euskal Etxetik adierazi dutenez informazio hau idazteko moimentuan bederen, gelditzen dira ikastaroan parte hartzeko toki batzuk. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek honako telefono zenbakietara deitu beharko dute: 422552, 420722 edo 424227. Bestela, ostiralean bertan, arratsaldeko lehen orduetan, Euskal Etxeko egoitzara joan beharko dute izena ematera (Palemón Huergo 71, 6620-Chivilcoy), baina ohar arazten da partaide kopurua mugatua dela eta tokirik gabe gelditzeko arriskua beraz.


Lotura interesgarriak

Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxearen webgunea
www.centrovascochivilcoy.blogspot.com

Chivilcoyko EEko 2008ko Jarduera Plana
2008ko martxoaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Herriko bi enpresarik Chivilcoyko EEa bisitatu dute
2007ko urriaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana

Chivilcoyko dantza taldea, lehenengoz Euskal Aste Nazional batean
2007ko urriaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia