euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal gaiek tarte zabala izan zuten Kaliforniako UCSB Unibertsitateko Iberiar Ikasketen Mintegian

2013/05/22

Noka taldearen kontzertu batekin amaitu zen mintegia. Irudian Nokako kantariak Viola Miglio eta Mari Jose Olaziregirekin (argazkia Etxepare)
Noka taldearen kontzertu batekin amaitu zen mintegia. Irudian Nokako kantariak Viola Miglio eta Mari Jose Olaziregirekin (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Kaliforniako Santa Barbara unibertsitateak (UCSB) Iberiar Ikasketen Mintegi bat egin zuen iragan astean eta euskal gaiek tartea izan zuten bertan. Batetik, Etxepare Euskal Institutuko Mari Jose Olaziregik iberiar ikasketen egoerari buruzko hitzaldia eman zuen eta, bestetik, Unai Nafarrate, UCSBko ikaslea, eta Diana Palenzuela euskara irakurlea euskal komukibideei buruz eta Euskal Herriko hezkuntza elebidunari buruz aritu ziren.

Santa Barbara, AEB. Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateak iragan astean egin zuen Comparative Iberian Studies mintegiaren baitan euskal gaiak ere jorratu zituzten, arlo honetako literatura eta linguistikan sakontzearekin batera. Euskal Herritik etorria, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko Zuzendaria, Mari Jose Olaziregi, hizlari gonbidatu gisara aritu zen eta “Iberian Studies Within/Beyond the Peninsula: The Current Situation and Desiderata” hitzaldia eman zuen. Besteak beste, iberiar penintsulan bertan iberiar ikasketek duten hedadurarik eza AEBetan duen arrakastarekin kontrajarri zuen Olaziregik hitzaldian.

Horrez gain, euskal gaiei eskainitako atal berezian, txostenak aurkeztu zituzten Unai Nafarratek, UCSBn masterra egiten diharduen ikasleak, eta Diana Palenzuela Etxepare Euskal Institutuak UCSBn duen lektoreak. Nafarretek “Negotiation Coolness, Aligning with Media Personality in a Basque Radio Station” gaia izan zuen hizpide, eta Palenzuelak, aldiz, “Retos y obstáculos de la educación bilingüe en el País Vasco” izenekoa.

Kongresuaren itxierarako, Noka taldeak kantaldia eskaini zuen, Etxepare Euskal Institutuak aditzera eman duenez. UCSBko Department of Spanish and Portuguese delakoak antolatu zuen sinposioa, Silvia Bermudez saileko buruaren gidaritzapean eta Viola Miglio Barandiaran Katedra buruaren laguntzarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia