euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal gaiko lau liburu eta ohiko euskal stand-a Buenos Airesko Liburu Azokaren 39. edizioan

2013/04/19

Liburu Azokako Euskal Standa (argazkia EuskalKultura.com)
Liburu Azokako Euskal Standa (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Apirilaren 25ean hasiko da eta bere baitan Juan de Garay Fundazioak, FEVAk eta Eusko Jaurlaritzak kudeatutako stand batek bermatuko du euskal partaidetza 2013ko Buenos Airesko Liburu Azokan. ‘Liburuak zubiak bezala’ leloa duen kultur ekitaldia maiatzaren 13ra arte luzatuko da, urtero bezala hiriburuko La Rural izeneko eremuan. Euskal argitalpenei dagokienez, lau liburu aurkeztuko dira maiatzaren 6an, hala nola ‘Euskaldunak Argentinan. Familiak eta protagonismoa, 2012ko urtekaria’, ‘Euskal Ikasketen Institutu Amerikarra’, ‘Martin de Alzaga’ eta 'Euskal sukaldaritza'. Standa egunero zabalduko zaio publikoari pabilioi horiko 1908. zenbakian.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azoka hispaniar hizkuntzako literatura, liburugintza eta materialgintzaren erreferente handienetakoa da nazioartean eta galdu ezineko hitzordu bihurtu da denboraren poderioz mundu osoko hizkuntza honetako aditu, ikasle, idazle eta irakurleentzat. Stand-ekin batera, 39. edizio honetan ere hamaika kultur ekimen, hitzaldi, ikastaro, ikuskizun eta zabalkunde ekitaldi eskainiko ditu, aurten apirilaren 25etik maiatzaren 13ra 'La Rural' deitzen duten Buenos Airesko eremuan.

Urtero legex, euskaldunek ere izango dute euren lekua, izan ere Argentinan bertan euskal gaiez argitaratutako liburu, cd eta dvd-ek eta baita Euskal Herritik ekarritakoek ere. Horiek guztiak eskuragai egongo dira Eusko Jaurlaritzaren babesarekin Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak eta FEVAk antolatutako standean, pabilioi horiko 1908. zenbakian.

Standaren eskaintzaz gain, euskal gaiei buruzko lau liburu aurkeztuko dira Azokaren baitan. Ekitaldia maiatzaren 6an izango da arratsaldeko 5:30etan, Victoria Ocampo aretoan, eta jendaurretuko diren izenburuak hauek izango dira: Askoren artean eginiko Anuario 2012 de Los Vascos en la Argentina Familias y Protagonismo (Euskaldunak Argentinan. Familiak eta protagonismoa, 2012ko urtekaria), Jorge Beramendiren Instituto Americano de Estudios Vascos (Euskal Ikasketen Institutu Amerikarra), Mauricio Goyenechearen Martín de Alzaga eta Jorge Beramendiren Cocina Vasca (Euskal Sukaldaritza). Juan de Garay Fundazioko kide diren Mauricio Goyenechea eta Jorge Beramendi arduratuko dira aurkezpenaz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia