euskal diaspora eta kultura
2013/05/15
PUBLIZITATEA
Santa Barbara, AEB. Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateak (USBC) duela zenbait urte jarri zituen abian euskara ikastaroak eta, Viola Miglio irakaslea buru, bide polita egin du azkenaldian euskal ikasketa arloak. Egun, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta, Euskara eta Euskal Kultura irakurletza ematen da ikasketa zentro honetan.
Datozen egunetan, euskal gaiek bere tartea izango dute USBC-k antolatu duen Comparative Iberian Studies Sinposium-n. Etzi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Hedapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregik “Iberian Studies Within/Beyond the Peninsula: The Current Situation and Desiderata” izeneko solasaldia eskainiko du.
Ondoren, Basque Studies izeneko atala izango du mintegiak eta bertan Kalifornian euskara irakurle lanean diharduten Diana Palenzuela eta Unai Nafarrate izango dira hizlari, Begoña Echeverría euskal amerikarrarekin batera. Echeverria, euskal gaietan aditua izateaz gain, Kaliforniako Noka talde euskalduneko kantaria da, eta, hain zuzen ere, Noka taldeak itxiko du mintegia, kontzertu batekin
Basque Studies ataleko egitaraua honakoa izango da:
Panel IV: Basque Studies/Iberian Studies
12:15pm “Of Harlots and Whores: Constructions of Female Sexuality in a Basque Old Testament” – Begoña Echeverría (UC, Riverside).
12:40pm “Retos y obstáculos de la educación bilingüe en el País Vasco” – Diana Palenzuela (Etxepare Basque Institute, UCSB).
1:00pm “Style and Language among Basque Youth” – Unai Nafarrate (UCSB).
1:20pm Q & A
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus