euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal folklorea Habanan: Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatzaren emanaldia, ezusteko atsegina Kubako udan

2007/08/28

Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatza
Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatza

PUBLIZITATEA

Habanan ibilia da uda honetan (ipar hemisferiokoan; negua, australean) Gaztelu Zahar Hendaiako korala. Koru kantua eta euskal aireak maite zituzten multxo bat gizonek 1946an sortua, orain artean 12 disko grabatu ditu, horietarik azkena iaz, elkartearen 60. urteurrenarekin bat eginez plazaratutakoa. Heldu den artikulua Michel Hernandezek sinatua da Gramman.
Uda honetan 'Centro Iberoamericano de Cultura' delakoak eskainitako ezustekoen artean Euskal Herriko Hendaiatik etorritako Gaztelu Zahar abesbatzak Habanan eginiko lehenengo aurkezpena azpimarra daiteke. Koral hau inguru hartan historiarik gehien daukaten batasunetako bat da. Bertako kide den Gilbert Uriarteren esanetan, 'hirurogeita hamar urtetik gora dauka . 1946an sortu zen eta 35 pertsonek osatzen dugu'.

'Astean behin izaten ditugu errepika edo entsaioak, norberaren lanaren ondotik. Europako zenbait lekutan kantatu dugu jadanik. Eta gure herriko jaialdi askotan parte hartutakoak gara. Gustatzen zaigu, esaterako, urte zaharreko festak kalean kantari gozatuz pasatzea', zioen. Gilbertek abesbatzak Kubara egiten duen lehenengo bisita dela esan zuen, 'Irla Euskal Herriaren oso antzekoa da jendea oso alaia baita eta musika asko entzuten baitu, han bezala'.

Kantatu, nazioen arteko bakea eta elkarrizketa eraikitzeko

Kontzertuan zehar kantariek eliz kantuak, polifonia espainolak eta aire folklorikoak entzunaraziko zituzten, agerian utziz ahots tekniketan daukaten nagusitasuna eta sentsibilitate sakona, horien baitan nabarmenduz amodioarekiko miresmena, partaidetza-zentzua eta sorterriari dioten begirunea. Ber denboran, eta piezetako bat burutu ostean, artea aldarrikatu zuten 'bakea eta nazioen arteko elkarrizketa' eraikitzeko tresna gisa.

Xinpletasunetik eta barrura-begiratzetik abiatuz eta bakoitzaren esperientzia pertsonal eta kolektiboak oinarri, euren herriaren izpiritua transmititzen saiatu ziren. Eta lortu zuten hurrerapena, programaren amaieran entzulegoak eskaini zituen txalo itxiek erakutsi zutenez. Guztia, euskal kulturaren soslaia Habanan marraztera iritsi zen egun batean.


Lotura interesgarriak

Gaztelu Zahar abesbatzaren webgunea
www.gazteluzahar.com

Gaztelu Zahar-en audioak entzuteko
Gazteluzahar.com webgunean

Bertsolariak eta repentista bat Habanako Aberri Egunean
2007ko apirilaren 10ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia