euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal folklore tradizionala ikusgai gaur Shanghaiko Expon Bakioko Itxas-Alde dantza taldearen eskutik

2010/07/13

Bilboko alkate Iñaki Azkuna Shanghaiko Expon Bilbok daukan standean, hiria islatzen duen eskulturaren aurrean, zizelkaria ere bertan (argazkia Zigor Alkorta-Deia)
Bilboko alkate Iñaki Azkuna Shanghaiko Expon Bilbok daukan standean, hiria islatzen duen eskulturaren aurrean, zizelkaria ere bertan (argazkia Zigor Alkorta-Deia)

PUBLIZITATEA

Bakioko Itxas-Alde taldeko dantzari eta musikariek emanaldia eskainiko dute gaur asteartea Txinan, Shanghaiko Expon Bilbo Hiriak duen stand-ari lotua, nazioarteko hitzordu txinatarrak euskal errealitate tradizional zein garaikidearen aberastasuna erakustearren bertan egiten ari den ahaleginaren baitan. Bilboko stand-a bisitatzen dutenek aukera izango dute goizeko hamar t'erdietatik aurrera euskal dantzariak ikusi eta euskal aire eta erritmoek gidatuta gauzatuko duten kalejira lagun UBPA Plazaraino helduta, ordu t'erdiko emanaldia segitzeko, euskal herriko bazter guztietako erakusgarri.

Shangai, Txina. Dantza erakustaldia ordu t'erdiz, berrogeita bost minutuko bi zatitan banatuta aurkeztuko da, abiapuntua Bilbo Hiriaren pabilioia izango delarik, bertatik abiatuta eta jendearen bilgarri euskal ohiko kalejira bat garatzeko, jendea pixkanaka Expoko UBPA Plaza edo agertokira erakartzearren. Emanaldi hau, euskal errealitate ohiko zen modernoa islatzeko ematen ari den programaren barne kokatzen da, programak publiko txinatarra, batetik, eta oro har Expora hurbiltzen diren bisitariak oro erakartzea helburu duela.

Ahalegin bereko parte, eta gaur asteartea, uztailaren 12an goizeko hamar t'erdietatik eguerdira arte Itxas-Aldekoek eskainiko duten ikuskizunaz gain, uztailaren 20ean Gipuzkoako Errenteriako Orereta Haur Abesbatza ere arituko da, eta Fito eta Fitipaldiak taldean ere emanaldia eskainiko du, azken kasu honetan abuztuaren 22an.

Iraila ere hilabete lanpetua izango da Shanghaiko euskal ordezkaritzarentzat, Euskal Herriaren Astea egingo baita, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, euskal gastronomia erakarle, lehenengo mailako zenbait sukaldari bertara inguratuko baitira, Basque Culinary Center medio entolatuko den euskal sukaldaritzaren erakustaldi batera. Irailaren 27tik urriaren 3a bitartean garatuko den ekimen horretara Lopez lehendakaria ere hurbilduko da, Euskal Autonomi Erkidegoko ordezkaritza bateko buru.

Gaur arituko den Itxas-Alde talde bakiotarrari dagokionez, 1972an jaiotakoa da eta ehun bat 100 gazte dauzka taldekide. Bere sorreratik, euskal kulturaren ezagutza eta zabalkundea hartu ditu helburu, jarduera nagusia euskal dantza eta musika tradizionala gazteen artean eta gizartearen baitan areagotzea delarik. Euskal Herrian ezezik ibilia da orain arte Espainian, Frantzian, Katalunian, Portugalen, Errusian, Turkian, Italian, Argentinan, Bulgarian, Eskozian, Polonian eta Costa Rican.

Lotura interesgarriak

Shanghaiko Nazioarteko Exposizioa
http://en.expo2010.cn

Bilboren stand-a erakusketan
http://www.bilbaoexposhanghai2010.com

Bakioko Itxas-Alde dantza taldea
http://www.itxas-alde.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia