Mexiko Hiriko Tonalá Zineman euskal film laburren emanaldia egingo da ostiral honetan. Kimuak programako hainbat lan izango dira ikusgai, besteak beste Borja Cobeaga ezagunaren "Éramos pocos" eta "Un novio de mierda", edo Jose Mari Goenagaren "Sintonía" eta "Lagun Mina". Sarrera doan izango da.
Mexiko Hiria, Mexiko. Ostiral honetan Mexikoko zinemazaleek euskal laburmetrai aukera zabala ikusi ahalko dituzte Tonalá Zinean, eta gainera, doan. Caóstica eta FICUNAM (Festival Internacional de Cine de la UNAM) zinemaldiek antolatu dute emanaldia, euskal zinemagintza Mexikon ezagutarazteko helburuarekin.
Emanaldian euskal zuzendari ezagunen lana ikusi ahalko da, besteak beste Borja Cobeaga ("Éramos pocos" eta "Un novio de mierda"), Jose Mari Goenaga ("Sintonía"eta "Lagun Mina"), Aritz Moreno ("Bucle"), Koldo Serra ("El tren de la bruja") edo Kote Camacho ("La gran carrera"). Laburmetrai hauek Kimuak zabalkunde programako parte dira.
Horrez gain, ikusgai izango da ere Pedro Rivero bilbotarrak eta Alberto Vázquez galiziarrak eginiko "Birdboy", 2012ko Animazioko Goya Sariaren irabazle.
Informazio gehiago, hemen.