euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal festa giroko asteburua atzodanik Boisen (AEB), San Inazio jaiak bizi baititu hiri estatubatuarrak

2007/07/28

Boiseko Basque Block delakoak atzo arratsaldez agertzen zuen itxura (arg. EuskalKultura.com)
Boiseko Basque Block delakoak atzo arratsaldez agertzen zuen itxura (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Iritsi gara beste urte batez uztail hondarrera eta horrekin batera San Inazio egunera. Beste hamaikatxo herri eta hiriren artean euskal diasporako hainbat tokitan indar bereziz bizi den festa hau, Estatu Batuetako Boise Idahoko hiriburuan ospatzen da modu partikularrean. Izan ere, Boisen atzo arratsaldean eman zitzaion hasiera aurtengo edizioari, hiriaren erdigunean dagoen Basque Block delakoan. Kaleak festetarako moztuz, Grove karrika kolore estatubatuar eta euskaldunez bete zen. Gaurko eta biharko egitarauak musika emanaldiak, dantza ikuskizunak, euskal meza Saint John katedralean eta bi berbena ere biltzen ditu jende orori zabalik.

Bero, atzo Boisen, baina jendea berdin hurbildu zen Grove kalera, Basque Block delakora: urtero bertako San Inazio jaien gertaleku nagusia den eremura alegia. Euskal Etxearen baitan eginiko familia giroko elkarretaratze batek eman zion hasiera aurtengo egitarauari eta hitzordu horretara hurbildu ziren, ohiko gazte, heldu eta familiekin batera, Euskal Herritik heldurik San Inazio jai hauetan dantzari arituko diren Oñatiko Oñatz taldeko kideak. Izan ere, gaur arratsaldean, San Inazio jaien erlijio parteko ekitaldi nagusia den prozesio eta Katedraleko meza nagusian gonbidatu eta ekile berezi izango dira Oñatz-ekoak, Korpuseko dantza oñatiarrak baitira urtero Boiseko dantzariek San Inaziotan Katedralean dantzatzen dutena, aurten Oñatzekoek ordea hartuko badiete ere; aurten bertakoak kanpoko ikusle, beraz.

 

[Begiak goititzerakoan honelako hamaika bandera ikus zitezkeen atzokoan Boiseko Basque Block-en. (arg. EuskalKultura.com)]

 

JAI EGITARAUA GAUR ETA BIHARKO

Saturday, July 28

-7:30 AM – Noon Euzkaldunak golf tournament at Falcon Crest Golf Course

-11:00 AM – 5:00 PM Basquing on Grove Street at the Basque Block

-11:00 – Noon Local Basque Musicians

-Noon – 1:00 Boise’ko Gazteak

-1:00 – 1:30 Txantxangorriak

-1:30 – 2:15 Oinkaris

-2:15 – 3:00 Weightlifting

-3:00 – 4:00 Oñatz

-4:00 – 4:45 Pala Finals

-7:00 PM – 8:30 PM Mass at St. John’s Cathedral

-8:30 PM – 1:00 AM Saturday night street dance on the Basque Block

Sunday, July 29

-11:00 AM – 4:00 PM Basque Picnic at Municipal Park

-7:00 PM – 11:00 PM Sunday night street dance on the Basque

Lotura interesgarriak  

Boise Basque Center, Boise, ID
www.basquecenter.com

Oñatiko Oñatz taldea Boiseko euskal festetan arituko da
2007ko uztailaren 23an argitara emana

AEBetako 12 euskal gazte Boisen, Gaztealde egitasmoarekin
2007ko uztailaren 24an argitara emana

Idahoko makina bat lagun Homedaleko Toki Onaren inaugurazioan
2007ko ekainaren 26an argitara emana

'Euskara asko' Boiseko Ikastolaren lehenengo udalekuan
2007ko ekainaren 19an argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia