Hala egin zuten joan den azaroan ere. AEBetako hiri jendetsuenen zerrendan laugarrena ageri den Houston (Texas), medikuntza, gasa eta petrolioaren inguruan sortutako lan eskaintzengatik omen doa handitzen, esan dio EuskalKultura.com-i bertan bizi den Iñigo Iraola hernaniarrak. Emigrazio berri horretako parte da bera, telekomunikazio ingeniaria. “Hamar-hamabost bat euskaldun ezagutzen ditut hemen, nire moduan ikastera edo lanera etorritakoak eta tarteka gustatzen zaigu elkartzea", aipatu dio.
E.L./Houston, AEB. "Gutxi gara baina gustatzen zaigu biltzea", “azaroan, esaterako, afaria egin genuen hasieran tako jatetxe batean eta gero taberna batera joan ginen zer edo zer hartu eta solastera eta, animatuenak, ordu txikietara arte geratu ginen”, adierazi digu. Hogei bat lagun izango ginen, ez guztiak euskaldunak, baina bai lagunak, "espainiarrak edo frantziarrak gehienak".
Iraolaren esanetan, "Houstonera datorren jendea epe laburrerako dator". Bertan jaiotako edo Ameriketako beste estatu batzuetako euskal komunitateetatik bertaratutako jende askorik ere ez da, "antolatuta behintzat", eta Euskal Herritik lanera bildutakoen kasuan, gutxi dira eta soilik epe labur batean bertan geratzeko asmotan helduak omen. Hori da, izan ere, Iraolaren ustetan, Houstonen euskal etxerik ez egotearen arrazoi nagusia. Baina nork daki denboraren sor daitekeen.
Urte eta erdi daramatza hernaniarrak Houstonen eta, nahiz eta badauden bertan familia sortu dutenak, bere lagun gehienak joan-etorrian daude. Hiriak duen portu handiaren antzera, merkantzien salerosketak lanpostu asko biltzen ditu. “Oso sakabanatua dago dena hemen”, azaltzen du Iraolak. Horregatik, agian, tren eta tranbia zerbitzua hobetzea erabaki zuen Udalak eta, horrek ere, euskaldunen presentzia bultzatu du, hein txiki batean, Beasaingo CAF enpresa baita lan hori egiten dabilena.
Solaskide hernaniarrak “Texas ekonomikoki boom bat d(el)a" dio. Karrera bukatu izanaren paperak eskuetan kontratu bila dabil orain, kanpotar izateak bisa eta baimen arloan ekarri ohi dituen trabak gainditu nahian.
-Houstongo talde honen Facebook orria hemen