euskal diaspora eta kultura
2009/07/27
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Joan den uztailaren 14an Rosarioko euskal komunitateak bi data berezi ospatu zituen. Alde batetik, ikurriñaren eguna; bestetik, eukal etxearen urtemuga. Ikurriñaren egunari dagokionez, Rosarioko hainbat eraikin, gorriz, berdez eta zuriz agertu ziren jantzita eguna argitu zenean. Balkoietako batzuetan, Argentinako bandera ere jarri zuten ikurrinaren ondoan.
Egun berean, ospatzeko beste estakuru bat izan dute Rosarioko euskal etxekoek. Izan ere, joan den uztailaren 14an Zazpirak Bat erakundearen 97. urtemuga izan da, eta kideek azaltzen dutenez, bi gertaera hauek egun berean izatea ez omen da kasualitate hutsa: 'Zazpirak Bat euskal etxea sortu zuten euskaldunek, uztailaren 14 batean elkartzea erabaki zuten esanahi handiko data zelako, Sabino Aranaren abertzaletasunak bultzatu zituelako Rosarion bertan euskaldun guztientzako etxea eraikizera'.
Euskal etxeko arduradunek oroitarazi dute, bestalde, egunero, goizeko zortzietan eta Ropsariokio Gernika Plazan, Argentina eta Santa Fe probintziako banderekin batera ikurr¡ña ere altxatzen dela. Laster ehun urte beteko dituen euskal etxe honek Euskal Herriko kultura eta nortasuna zabaltzea du helburu eta mota askotako ekintzak egiten ditu xede hori lortzeko.
Lotura interesgarriak
Zazpirak Bat Rosarioko Euskal Etxea
www.zazpirakbat.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus