euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeko sukaldarien arrakasta ‘San Nicolaseko ordua’ ekitaldian; gaur ‘Misión País Vasco’ euskal egoitzan

2018/12/20

Euzkal Etxea-ko sukaldariak  ‘La Hora de San Nicolas’ ekitaldian
Euzkal Etxea-ko sukaldariak ‘La Hora de San Nicolas’ ekitaldian

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. ‘La Hora de San Nicolás’ izeneko kultura ekitaldia hiriko Udalak eta Merkataritza Federazioak antolatzen dute, San Nicolaseko kaleetan kontzertuak eta arte erakusketak egiteko eta gertaleku berezi hori eskaintzeko beste hainbat ekimen eta proposamenei. Kultura eskaintzarekin batera proposamen gastronomikoak ere biltzen ditu jaialdiak eta hiriko 'Euzkal Etxea' (sic) euskal etxeak urtero hartzen du parte. Partaidetza berezia da gainera, gizatalde elkarte batek egindako bakarra delako jaialdi osoan.

2018 honetan joan den asteburuan egin zen eta bere baitan menu zabala prestatu zuten euskal sukaldariek: 'txipiroiak gurin eta arrozarekin', 'txorizoa sagardo erara'; 'txistorta' (txistorraz egindako hanburgesa), eta hanburgesak. Jende andana bildu zen kaleetan –antolatzaileen arabera 150.000etik gora– eta larunbateko gaueko 11etarako dena saldua zuten Euskal Etxeko sukaldariek.

Asteburuko arrakastaren ondotik, gaurko, beste proposamen bat daukate nicolastarrek. Iluntzeko 8:30etan ‘Mision País Vasco’ filma pantailaratuko dute Euskal Etxeko patioan. Gogora dezagun Iparraldean girotutako umorezko film frantsesa dela, Euskal Herriari buruzko hainbat topiko erabiliz. Erakundetik jakinarazten dute zine zikloak urtarril osoan jarraituko duela.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia