euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeko dantzari, sukaldari eta futbolariak Euskal Herriaren ordezkari Concordiako Etorkinen Jaian

2016/09/07

Concordiako Euskal Etxea 2015eko Immigrantearen jaiaren inaugurazioan
Concordiako Euskal Etxea 2015eko Immigrantearen jaiaren inaugurazioan

PUBLIZITATEA

Datorren ostegunean hasiko da. Concordiako Etorkinen Jai probintziala, Argentinako Entre Rios probintzian, irailaren 9tik 11ra gauzatuko da 2016ko edizioan, programa oparoa eskainiz bertako herritar eta turistei. Hiriko 'Euskal Gizataldea' Euskal Etxea euskal kolektibitatearen ordezkari izango da ekitaldietan: kultur eta gastronomia standetan, dantzetan, erreginaren hautaketan eta futbolean. Azken honetan, gainera 'Euskaldunak' izeneko taldeak bereganatu du dagoeneko txapelketa.

Concordia, Argentina. Irailaren 4an Argentina osoan ospatzen den Etorkinaren Eguna dela eta, herrialde hau bere bizileku aukeratu duten immigranteen omenezko jaia antolatzen du urtero Concordia hiriak, Entre Rios probintzian, Uruguai ibaiaren ertzean, Argentina eta Uruguai arteko mugan. Aurten bere 23. ediziora iritsi den festa, datorren ostiralean hasiko da eta Concordiako kaleetan eta hiriko Batzarren Gunean egingo da.

Asteburu osoan zehar, Concordiako 'Euskal Gizataldea' Euskal Etxeak euskal kulturaren presentzia bermatuko du festaren esparru guztietan. Batetik, jaiko protagonista izango diren beste 15 kolektibitateekin batera, bere standa muntatuko du Batzar Gunean antolatuko den Sukaldaritza Patioan. Bertan, plater tipikoak saltzeaz gain, euskal kulturari buruzko informazioa eskainiko diete instituzioko kideek herritar eta turistei. Bestetik, Etxeko ‘Gazte Lurra’ dantzari taldea tauletara igoko da jaialdiaren dantza ikuskizunean Euskal Herriaren ordezkari gisa parte hartzeko.

Festaren programa barruan, Immigrantearen 2016ko Erregina hautatuko da larunbatean. Euskal Etxeak bere ordezkaria izango du lehiaketan, Damaris Goñi gaztea. Igandean, berriz, eta jaiari amaiera emateko, kabalkada bat egingo dute kolektibitateek hiriko kaleetan zehar Batzar Guneraino eta horren ostean sariak eskuratuko zaizkie stand irabazleei.

Festaren aurreko ekintzak

Concordian ohikoa den legez, abuztuan zehar Etorkinen Jaiaren aurreko hainbat ekintzatan hartu zuten parte kolektibitateetako ordezkariek. Tartean, Erregina hautatzeko prestakizunetan: hor, gizatalde bakoitzeko erregingaiak bere herrialdeari buruzko txostena aurkeztu behar izan zuen. Beste hautagaiekin batera, Concordiako 'Euskal Gizataldea' Euskal Etxeko Damaris Goñik historia, kultura eta geografiari buruzko lan bat aurkeztu zuen Festaren Batzorde Antolatzailearen aurrean.

Kirolaren arloan, Kolektibitateen arteko Futbol Txapelketan hartu zuen parte ‘Euskaldunak’ taldeak eta, izan ere, 2016ko txapeldun geratu zen, partida guztiak irabazi ondoren.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia