euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxeetan bira kulturalak egiteko eta Gaztemundu 2008rako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki berria da

2007/12/18

Ibarretxe lehendakariak Gaztemundu 2007ko kideei harrera egin zien Munduko Euskal Kolektibitateen Biltzarrean
Ibarretxe lehendakariak Gaztemundu 2007ko kideei harrera egin zien Munduko Euskal Kolektibitateen Biltzarrean

PUBLIZITATEA

Deialdiak atzo argitaratu zituen agerkari ofizialak. Euskal Herrira bidaiatu eta Gaztemundu trebakuntza programaren 2008ko edizioan parte hartu nahi duten Diasporako gazteek otsailaren 4a arte izango dute eskabideak bidaltzeko epea. Egonaldia uztailaren 1etik 15a bitartekoa izango da eta oraingoan musika lan bat eskatuko du. Bestetik, euskal etxeak dauden lurraldeetan bira kulturalak egiteko asmoa duten artistek Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak eska ditzakete jada. Epea otsailaren 4ean itxiko da.
Urtero Diasporako gazte talde batek Euskal Herrira etortzeko aukera izaten du Gaztemundu programa medio. Egonaldi honetan euren euskal etxe eta komunitateak suspertzeko eta dinamizatzeko erak ikasi eta ekimen berriak garatu eta eztabaidatzen dituzte. Aldi berean Euskal Herria ezagutu eta Diasporako beste gazte euskaldunekin harremanak estutzeko aukera izaten dute.

Eusko Jaurlaritzak atzo ireki zuen aurtengo deialdirako eskabideak aurkezteko epea. Partehartzaileak 18 eta 30 urte artekoak beharko dute izan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi beharko dute, eta Euskal Etxe bateko kide izan azken hiru urteetan, gutxienez. Horrekin batera, aurtengo eskatzaileek lan bat egin beharko dute, honako gaiaz: 'euskal musika autoktonoko tresnen erabilpenari dagokionez, euskal etxean dagoen egoeraren diagnostikoa norberaren inplikazioaren ikuspegitik: gaurko gabeziak eta gerorako ikuspegia', deialdiak zehazten duenez.

Egonaldia uztailaren 1etik 15era egingo da eta gehienez 30 lagunek hartuko dute parte. Denbora horretan parte hartzaileek lan jardunaldi, eztabaida, eta txango turistiko eta kulturalak egingo dituzte, besteak beste. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan, lurralde ordezkaritzetan edo Jaurlaritzaren kanpoko ordezkaritzetan aurkeztuko ahal izango dira. Deialdiaren oinarriak eta inprimakiak, hemen.


Bira kulturaletarako laguntzak

Atzo ere ireki zuen Eusko Jaurlaritzak euskal etxeak dauden lurraldeetan bira kulturalak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea. Iazko deialdian laguntza hauek jaso zituzten, besteak beste, Arkaitz Mendoza pianojole gazteak (harrera oso ona izan zuen Argentinako euskal etxeetan) eta Ion Garmendia eta Iñaki Plaza txalapartariek, abendu honetan bertan AEBetako zenbait euskal etxeetan bira eginez.

Deialdiak 96.820 euroko diru baliabideak ditu guztira eta aukeratutako artisten bidaia gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko dituzte. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan, lurralde ordezkaritzetan edo Jaurlaritzaren kanpoko ordezkaritzetan aurkeztuko ahal izango dira. Deialdiaren oinarriak eta inprimakiak, hemen topa daitezke.


Lotura interesgarriak

Amerikako 30 gazte 2007ko Gaztemundun
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 2an

Europako euskal etxeek kultur birak sustatu nahi dituzte
EuskalKultura.com-en argitartua 2007ko azaroaren 30ean

Plaza & Garmendia txalapartariak AEBetan
EuskalKultura.com-en argitaratua 200ko azaroaren 28an

Arkaitz Mendoza: 'Argentinan etxean bezala sentitu naiz'
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 9an

Iazko deialdian aukeratutakoak
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko maiatzeko 14ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia