euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeetako gazteak euren elkarte eta komunitateen geroa lantzen Gaztemundu 2015ko saioetan

2015/09/28

Gaztemundu 2015eko partaideak atzo Bilbon Guggenheim Museo aitzinean Puppy ondoan (argazkia Martina Larraza-EuskalKultura.com)
Gaztemundu 2015eko partaideak atzo Bilbon Guggenheim Museo aitzinean Puppy ondoan (argazkia Martina Larraza-EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Hasia da Gaztemundu 2015. Urtero, euskal etxeetako gazteak pare bat astez Euskal Herrira ekarri eta gai jakin baten inguruan (euskal kultura, euskal etxeen kudeaketa, dantza, musika...) trebatzea asmo duen proiektu honek gaur goizean hasiko ditu aurtengo saioak. Egunero, goizez, elkarteen kudeaketa eta antolaketa gaiak landuko dituzte aurten, eta arratsaldeak Euskal Herria ezagutzeko baliatuko dituzte.

Vitoria-Gasteiz. Hiriburu arabarra da Gaztemundu 2015eko gazteek euren egonaldirako izango duten egoitza nagusia. Aurtengoan parte hartzen ari diren 15 partaideak Argentinatik (11), Uruguaitik (2), Mexikorik (1) eta Kolonbiatik (1) datoz eta datorren astera arte "Kultur programen kudeaketa" ikastaro bat segituko dute, bertan besteak beste kultur elkarte eta programa eta jende-taldeak nola sortu, landu, kudeatu, sustatu eta aitzinarazi izango dutelarik ikasgai. Gaur goizean hasi dute programa, Asier Vallejo Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Komunitatearentzako zuzendariak harrera-hitzak egin dizkielarik, ondoren eta berehala ikastaroari eutsiz, izan ere Durangoko Platerua Kafe Antzokiaren kasuarekin "Eskaintza eta eskaria: herriatrren partaidetza progra mazioan" gaia jorratuz.

Aste osoan zehar, hainbart adituren eskutik euskal etxeetako sustapen eta antolaketa lanetan baliagarriak izango zaizkien beste horrenbeste gai aztertuko dituzte, hala nola programazioa eta herritarren partaidetza, programazio irizpideak, komunikazioa eta sare sozialak, 21. mendeko euskal kulturgintza, kultur ondarea, emakumearen partaidetza euskal kulturan, hizkuntza komunitatea, hizkuntza ekologia eta ahalduntzea, euskal etxeen kudeaketa eta lidergoa, helburuak, elkarlanaren garrantzia eta ekimen kolektiboak, diseinu, planifi kazio eta abaluaketa, belaunaldi berriak ahalduntzea, besteak beste. Goiz guztiak programa trinko bat lantzen emango dituzte, eta arratsaldeak baliatuko dituzte Euskal Herriko paraje, herri eta jarduerak ezagutzen.

Izan ere, atzo igandean bertan, eta aurrekari gisa, Bilbo bisitatzeko aukera izan zuten, tartean Guggenheim Museoa, bisita gidatu batean eta baita Bilboko Itsasdarreko Museoa ere, askok aukera galdu ez zutelarik, San Mames berriari itzulia egiteko, berriz ere egoitza nagusia daukaten Gasteizera itzuli aurretik. Datorren asteburuan ere, Albaola bisitatzeko aukera izango dute, Pasaian eta igandean Kilometroak ikastolen festa dastatzeko aukera ere izango dute. Horren guztiaren ondotik, datorren astean, munduko euskal etxeetako ordezkariekin bat egingo dute eta Gasteizen urriaren 7tik 9ra egingo den Euskal Gizataldeen 6. Mundu-Batzarrean hartuko dute parte, hor ere gazteen iritzien bozeramaile, 10ean bakoitza bere herrialdera itzuli aurretik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia