euskal diaspora eta kultura
2014/05/21
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. 50 urte bete ditu aurten Gabriel Arestiren "Harri eta Herri" klasikoak eta mende erdi hori ospatzeko era bikaina aukeratu du Bilbo Zaharra euskaltegiak: aurtengo Klasikoen Irakurketaren protagonista bihurtuz. Egokia da bai liburua eta baita idazlearen aukeraketa; izan ere euskara ikasleentzako eredu ezinhobea da Aresti: gaztetan euskara ikasten hasi eta euskal poeta nabarmenetakoa bilakatu zen "Nire aitaren etxea" poema zirraragarriaren egilera. Hain zuzen ere, bihar Arriagan entzungo da poema hau, "Harri eta Herri" liburuan baitago bilduta.
Urtero legez, Diasporak ere parte hartuko du irakurketan, HABEren Euskara Munduan programari esker. Halatan, mundu osoko 20 euskal etxetako euskara ikasleek bideoan grabatu dituzten pasarteak ikusgai izango dira Arriagan, bai antzokiaren barruan nahiz kanpoan jarritako pantailetan. Hauek dira euskal etxe partaideak:
1. Madril: Euskal Etxea – Hogar Vasco de Madrid
2. Mallorca: Euskal Etxea Artea
3. Paris: Sustraiak Erroak Elkartea
4. Alemania: Leipzig
5. London: London Basque Society
6. Uruguai: Saltoko Euskaldunen Taldea
7. Japonia: Asociación Tokyo-ko Euskal Etxea
8. Italia: Associazione Culturale Euskara – Erromako Euskal Etxea
9. Australia: Gure Txoko Basque Club INC. – Sydney
10. Alemania: Gernika deutsch-baskischer kulturvererein e.v. – Berlin
11. Valentzia: Associació Euskaltzaleok - Quart de Poblet
12. Kanada: Zazpiak Bat Basque Society Vancouver
13. Estatu Batuak: Basque Cultural Center – San Francisco
14. Valladolid: Gure Txoko
15. Kolonbia: Centro Vasco Gure Mendietakoak – Antioquia
16. Uruguai: FIVU San Jose Euskal Etxea
17. Txile: Colectividad Vasca de Chile
18. Brasil: Eusko Brasildar Etxea – Sao Paulo
19. Txile: Eusko Etxea Casa Vasca Valparaiso
20. Argentina: La Plata Euzko Etxea & Euskal Echea eskola - Buenos Aires
Sarean ikusgai zuzenean
Klasikoen Irakurketa Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatu du, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren eta Laboral Kutxaren babesarekin. Irakurketa goizeko zortzietan abiatuko da eta Mikel Martinez aktoreak irakurriko du liburuaren eskaintza. Irakurraldiak 400 parte hartzaile baino gehiago izango ditu. Hainbat alorratatik helduko dira irakurleak: kultura, politika, ekonomia, euskara irakaskuntza...
Horrez gain, EiTBren webgunean irakurketa streaming bidez 12 orduan zehar jarraitu ahal izango da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus