euskal diaspora eta kultura
2010/04/21
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak atzo egindako Gobernu Batzordeak onartu ituen aurten Euskal Etxeei eta Euskal Etxeen Federazio eta Konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzak. Kanpo Harremenetarako Idazkari Nagusiaren 2010eko apirilaren 20ko Ebazpena da, Euskal Etxeentzako dirulaguntzetarako deia egiten duena. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Agerkarian (EHAA) noiz agertuko zain dago indarrean hasteko, horretarako iaragarri den data Maiatzaren 4a delarik.
Euskal Etxeei eta euren federazio eta konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzek 1.429.395 euroko zenbatekoa dute aurten guztira eta diru kopuru hori, alde batetik, mundu osoan zehar sakabanatutako euskal etxeen ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko eta, bestetik, azpiegitura eta ekipamenduetarako erabiliko da.
Zehatz-mehatz, diru-laguntzok gehienez ere 65.000 mila eurokoak izan daitezke eta urteroko egitasmoak burutzeko eta irabazi asmorik gabeko jarduera zehatzak antolatzeko izango dira, batez ere, gazteriaren, emakumearen, kanpo irudiaren nahiz komunikazioaren eta memoria historikoa berreskuratzearen esparruan.
Diru-laguntza horiek azpiegitura eta ekipamendu gastuak ordaintzeko izango dira; hala nola, oztopo arkitektonikoak kentzea, egoitza berriak eraikitzea, gazteentzako guneak egokitzea eta teknologia berriak ezartzea.
Bestalde, Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak atzo onetsitakoen artean aipa daiteke baita ere Goethe-Universität Frankfurt am Main Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko erabaki-proposamena, unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturaren ezagutza sustatzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus