euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeentzako 2009ko laguntza deialdia argitaratuta; eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 5a arte

2009/03/31

Caraseko Euskal Etxea, Venezuelan
Caraseko Euskal Etxea, Venezuelan

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu du aurtengo euskal etxe eta atzerriko federazioei zuzenduriko laguntza deialdia. Laguntza hauek eskatu nahi dituzten euskal etxe eta elkarteek bihartik hasi eta maiatzaren 5a bitartean dute epea. Laguntza deialdi honetarako erabiliko den zuzkidura milioi bat bostehun eta hogeitasei mila zazpirehun eta bost eurotako da. Deialdiaren oinarriak eta eskabideak aurkezteko inprimakiak www.euskadi.net webgunean edo EHAAn eskuratu daitezke.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren bitartez, 2009an euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien dirulaguntzetara biltzeko deia egin du gaur. Deialdi honetara biltzen diren programa eta jarduerak 2009. urtean burutu beharko dira eta abenduaren 31rako amaitu beharko dira.

Dirulaguntzaren xede izan daitezkeen gastu eta jarduerak bi arlo nagusitan banatuko dira: Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzeko gastuak eta Azpiegitura eta ekipamendu gastuak. Lehenengoen kasuan, diruz lagundu ahal izango dira funtzionamendu gastuak eta baita irabazi asmorik gabeko urteko programa eta jarduera zehatzak Gazteria, Emakumea, Kanpo irudia eta komunikazioa eta Memoria historikoaren berreskurapena eremuetan. Federazioen kasuan izan ezik, euskal etxeen funtzionamendu eta mantentze gastuak diruz lagundu ahal izango dira baina ehuneko berrogeita hamarreko (% 50) mugarekin.

Bigarrengo kasuan, (azpiegitura eta ekipamendu gastuak), diruz lagundu ahal izango dira honako jarduera eremu hauetako gastuak: Katastrofeek eragindako kalteak konpontzea, Hesi arkitektonikoak kentzea, Euskal etxeen egoitza berriak eraikitzea,Gazteentzako guneak egokitzea eta Gazteen eta emakumeen jarduerak burutzeko teknologiak sartzea.

Eskabideak aurkezteko lekua eta epea

Deialdi honetako dirulaguntzetara biltzeko eskabideak I. eranskinean (deialdiaren oinarrietan aurkitu daitezke eranskinak) edo www.euskadi.net web orrian jasotako ereduan egingo dira. Erakunde onuradunek dirulaguntza jaso duen ekintzak sortutako gastuak justifikatzeko agiriak errazago aurkez ditzaten, eta ahal den neurrian erakunde horiei argibideak eskatzen ibili behar ez izateko eta esleitutako dirulaguntzaren azkeneko ordainketa ez atzeratzeko, informazio-orri baten eredua jaso da II. eranskinean; hor adierazi beharko dira aurkeztutako gastuen faktura eta frogagiriak, behar bezala zenbakituta, identifikatuta eta sailkatuta.

Eskabideak helbide honetara zuzendu eta igorriko dira: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan - urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran- adierazitako beste bideak erabiliz ere aurkeztu daitezke eskabideak.

Eskabideak aurkezteko epea 2009ko maiatzaren 5ean bukatuko da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia