EuskalKultura.com. 1876an sortu zen aro modernoko munduko lehenengo Euskal Etxea, Montevideoko (Uruguai) Laurak Bat. Berehala (1877) jaioko zen Buenos Airesko (Argentina) bere izenkidea eta garai berekoa da La Habanako Sociedad Vasco-Navarra de Beneficencia delakoa. Gaur egun berrehun inguru dira munduko 25 herrialdetan barreiaturiko Euskal Etxeak. Argentina (ehun ingururekin) eta Estatu Batuak (berrogei batekin) dira euskal elkarte gehien biltzen dituztenak. Munduko euskal webgune batzuk: NABO (Estatu Batuak), FEVA (Argentina), Gure Txoko (Australia), London Basque Society Elkartea (Ingalaterra).