euskal diaspora eta kultura
2008/08/07
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Azken urteetan gero eta euskal etxe gehiagok eskatu dituzte Kimuak programako laburmetraiak, emanaldiak antolatu eta horrela euskal zinema munduan zehar zabaltzen lagunduz. Programaren hamar urte hauek oso arrakastatsuak izan dira eta Kimuakeko laburmetraiak nazioarteko jaialdi askotan izan dira --Hollywoodeko Oscarretan ere bai--, baina nahiz eta maila apalagoan izan, Txema Muñoz arduradunak euskal etxeek egiten duten ekarpenaren balioespen oso positiboa egiten du ere.
'Orain arte 30 bat euskal etxek eskatu dizkigute katalogoaren DVDak bidaltzeko', azaltzen dio EuskalKultura.com-i Muñozek. Euskal Etxeek postaz eta doan jasotzen dituzten DVD hauek euskal zine emanaldiak antolatzeko baliatzen dituzte. DVD aparatua, pantaila bat eta areto egokia baino ez da behar horretarako. Oraindik kultur zabalkuntza ekimen honetan parte hartzera animatu ez diren elkarteak garaiz dabiltza, izan ere Kimuakek azken hamar urtetan aurkeztutako laburmetrai guztiak (68 guztira) bltzen dituen pack berezia atera baitu. Muñozek azaltzen duenez, pack hauek eskatzeko Kimuakekin kontaktatu behar da, hemen.
Bestalde programa 2008 urteko DVDan agertuko diren laburmetraiak zeintzuk izango diren jakitera eman du. 'Aukeraketa egina dugu, baina DVDak Donostiako Zinemaldian egingo den aurkezpena arte ezin izango dira eskatu', argitzen du Muñozek. Aurtengo laburmetraiak honakoak dira: Asämara dokumentala, Jon Garañok zuzendua; Autorretrato, Javi Alonso eta Raúl Lópezena; Berbaoc animazio filma, José Belmonte, Gustavo Díaz, Irati Fernández, Izibene Oñederra eta Mercedes Sánchez-Agustinok egina; Cotton Candy, Aritz Morenok zuzendua; On the line dokumental faltsua, berriz ere Jon Garañok egina; El tiempo prestado, David Gonzalezena; Tras los visillos thrillerra, Raúl López eta Gregorio Murok zuzendua; eta bukatzeko Yo sólo miro, Gorka Cornejorena.
Kimuak 1998-2007 pack bereziko laburmetraiak:
1998: Luis Soto (Irene Arzuaga), Por un infante difunto (Tinieblas González), Pregunta por mí (Begoña Vicario), Razielen Itzulera (Koldo Almandoz, Tortolika eta tronbon (Joxean Muñoz), Txotx (Asier Altuna/Telmo Esnal), La vaca (Gorka Esteban), El viento africano (Mercedes Álvarez).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus