euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeak sukaldaritzako I. saria bereganatu zuen Villa Mercedeseko Immigrantearen Jaian

2012/11/22

Marita Echave eta bere sukalde lagunak piperrada koloretsu bat prestatzen (argazkiak M. Echave)
Marita Echave eta bere sukalde lagunak piperrada koloretsu bat prestatzen (argazkiak M. Echave)

PUBLIZITATEA

Azaroaren 10ean eta 11an egin zen Villa Mercedesen San Luis probintziako Immigrantearen Jaia. Ekitaldia hiriko hiri argentinar honetako 'Calle Angosta' izeneko kulturgunean burutu zen, hogei bat kolektibitatetako ordezkariak lagun. Euskal gizataldeari dagokionez, Villa Mercedeseko Euskal Etxeko kideek prestatutako standak sukaldaritza arloko I. saria irabazi zuela aipa daiteke, jaialdiaren XII. edizio honetan. Izan ere, eta bertako sukaldaritzazale talde baten buru, euskal etxe anfitrioiak gonbidaturik, Coronel Moldeseko Marita Echavek ere hartu zuen parte euskal plater tipikoen prestaketan. Euskal standaren baitan, bestalde, euskal etxeak Villa Mercedesko plaza zaharberritu eta birmoldatzeko planoak ipini ziren ikusgai, Euskal Herriko Ordiziako plazaren itxura emateko proiektuari urrats berri bat emanez.

Villa Mercedes, Argentina. Urtero bezala, 2012 honetan ere egin da San Luis probintziako Villa Mercedes hirian bertako biztanleen kultura aniztasuna ospatzea helburu duen Immigrantearen jaialdia. Ekintzak 'Calle Angosta' (Kale Estua) gunean egin ziren eta bertan bildu ziren hogei bat kolektibitate, tartean laziarrak, siriar-libanoarrak, txiletarrak, alemaniarrak, japoniarrak, italiarrak, piamontearrak, kubatarrak, perutarrak, boliviarrak, paraguaitarrak, frantseaks, brasildarrak, espainiarrak, mexikarrak, uruguaitarrak, ukraniarrak eta euskaldunak.

Milaka lagun hurbildu ziren kulturgunera nazio, ohitura eta kultura hauek ezagutzeko asmoz. Eta euskal txokoan, Euskal Herriko irudiez eta erritmoaz gozatu ahal izan zuen publikoak ‘Euskal Herria Lau haizetara’ medio --zazpi probintzietako paisaia eta bazterrak airetikirudi zinez ikusgarritan harrapatuta erakusten dituen dokumentala da-- eta Kepa Junkeraren musika alai eta biziarekin. Baina dudarik gabe, euskaldunen proposamenen artean arrakastarik handiena izan zuena proposamen gastronomikoa izan zen. Marita Echave sukaldariaren zuzendaritzapean [Cordoba probintziatik, euskal etxeak propio gonbidatuta etorri zen, abokatu, euskal sukaldaritzazale eta "Cocina campesina vasca - Euskal baserri sukaldaritza" liburuaren idazle den emakume euskal-argentinar atxikia], euskal etxeko kideak luzitu ziren, eskaini zituzten mokaduekin, tartean txistorra eta txorizoa sagardo erara, piperrada, perretxikoak piper eta arraultzekin, saltsa bearnesa eta porrusalda.  

Kalitate handi eta itxura koloretsu eta iradokitzaileko menu hau ez zen oharkabean geratu eta publikoaren onespena ez ezik, antolatzaileen saria ere jaso zuen euskaldunen standak. Villa Mercedesko Euskal Etxetik harro nabarmendu digutenez, topaketa osoko gastronomia lehenengo saria bereganatu zuten platerengatik eta plateren aurkezpenagatik. 

Beste alde batetik, euskal standean baita ere, euskal etxeak hiriko ur tankearen plazan egin nahi dituen aldaketen planoak ere erakutsi zituen. Honi lotuta, Julio Esnaola kideak adierazi digu proiektua erabat bideratuta dagoela eta martxan jartzeko adostasun osoa duela bertako plaza birmoldatu eta Ordiziako merkatu-plazaren itxuraz jaztea helduru duen plangintzak.



Komentarioak

  • Zorionak!

    Zorionak Jukio eta Marita. Hemen guk zure falta asko sentitzen dugu. Oñases... Besarkada bero bat Oskar eta Karol.

    Oskar de Goitia - Eusko Brasildar Etxea, 2012/11/23 02:54

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia