euskal diaspora eta kultura
2013/11/06
PUBLIZITATEA
Bariloche, Argentina. Lan handia egin dute urtean zehar Mendiko Euzko Etxeko kideek Europar-Argentinar Gizataldeen Festari begira. Azkenean eguna iritsi da eta joan den larunbatean euren standa muntatu zuten Dina Huapi Klub Daniarraren instalazioetan. Bertatik, jadanik klasikoak diren rabak, Nafarroako haragi-bolak, tripakiak, tortilla eta postreak eskaini zituzten. Nobedade gisa, gainera, publikoan oso harrera ona izan zuen etxeko garagardoa zerbitzatu zen euskal txokoan.
[Argentinar eta euskal banderak apaingarri dituen baserri itxurako stand dotorre horretan aritu ziren jo ta keean euskal etxeko lagunak bertaratu ziren lagun eta bezero ugarien eskaerak betetzen (argazkiaEE)]
Baina Barilocheko euskal gizataldearen arrakasta ez zen sukaldaritzara mugatu. Tauletan ere jaso zituzten euskal etxeko kideek txalo zaparradak. Adin guztietako dantzariak aritu ziren ohol gainean. Dantzari gazteek Katxarranka eta Zuberoako Maskarada aurkeztu zituzten, ertainek Makil Dantza eta Emakumeak taldeak Eaurta-Jaurrieta Dantza.
[Jendetza baten aurrean erakutsi zuten euren iaiotasuna etxeko dantzariek (argazkiaEE)]
[Eta Mendiko Euzko Etxeko Emakumeek euren debuta izan zuten Gizataldeen Jaian (argazkia Ignacio Ezquerra)]
Joan den asteburuan izandako abegi onak bultzatuta, gogo handiz itzuliko dira euskaldunak larunbatean festara. Eta proposamen berriak ere ekarriko dituzte publikoarekin konpartitzeko. EEko kide den Hector Graña-ren esanetan “lehenengo txanda ona izan zen baina bigarrena hobea izango da, bikaina! Jende ugari etorri zen guregana guk prestatutako platerak dastatzera. Orain, jaiaren bigarren zatirako nobedade bat zerbitzatuko dugu. Lan handia egin dugu urte osoan zehar festa ondo atera dadin eta ondo ari da ateratzen. Horregatik esker beroak adierazi nahi dizkiegu gurekin musutruke lan egiten ari diren eta partaide ditugun lagun guztiei”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus