euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxearen 60 urteak

2008/01/01

PUBLIZITATEA

Hirurogei urte bete zituen 2004an Kaliforniako Bakersfield herriko Euskal Etxeak, Kern County Basque Club bezala ezagutua denak. Karia hortara, 'Euskal Besta' izeneko aste eta asteburu osoko egitarau zabala antolatu zuten. Izan ere, aspaldiko historia euskalduna biltzen duen herria da Bakersfield. Paquette historialariak Basques to Bakersfield liburuan aipatzen du 1886ko urtarrilean, Kaliforniako Euscaldun Gazeta astekariak zioenez, bi mila euskaldun bizi zirela jadanik egun Bakersfield hiriburu duen konderrian. Euskal etxea askoz ere beranduago etorri zen, 1944an, baina gogor segitzen dute hainbat hamarkada geroago bertako bazkideek euskalduntasuna atxikitze lanetan (Bakersfield-eko klubaren web orria, www.kcbasqueclub.com).


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia