Pergamino, Argentina. ‘Hazia’ haurtzaindegi alternatibo bat da, 1 eta 3 urte arteko umeei begira. Julia Etchebehere arduradunak azaltzen duenez, “jolasgunea da, txikiek euren adin bereko beste neska-mutil batzuekin elkartzeko lekua. Mota askotako tailerrak eskaintzen dizkiegu txikiei, beti ere eskarmentu handiko aditu talde batek koordinatuta”.
“Ekintzak", jarraitzen du andereñoa ere baden Juliak, "haurtzaindegietan garatzen direnak dira baina hezkuntza formaleko zorroztasunik gabe. Baina hala ere trebatzen ditugu txikiak etorkizunean izango duten hezkuntza formalerako prest egon daitezen”.
‘Hazia’ izenari dagokionez, hasieratik jakin zuen Juliak bere proiektuak euskal izena eramango zuela. “Eta ‘Hazia’ hitzaren esanahiak ondo asko adierazten ditu guretzat garrantzia handia duten kontzeptuak: jatorria, hazkuntza, zainketa…”.
Horrez gain harreman estua dauka Juliak euskal gizataldearekin. Abizen euskalduna izateaz gain, Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko dantzari izana da. Gaur egun, txikien taldeko monitorea da eta dantza ere egiten du Goizeko Izarra taldearekin. “Are gehiago, ‘Hazia’rekin hasi ginenean, Euskal Etxearen instalazioetan egiten genituen ekintzak, beti proiektu independente gisa. Orain ekimena handitu egin da eta gure lokala daukagu. Eskaintza berriak ere baditugu, adibidez haurdun dauden amagaientzako aktibitateak ere baditugu”.
‘Hazia’ Pergaminoko 11 de Septiembre kaleko 352. zenbakian dago. Facebook-en e Instagram-en ere @haziacasadeinfancia kontuan.