Bartzelona, Katalunia. Gaur ekingo dio Bartzelonako Euskal Etxeak urtean antolatzen dituen jaialdi nagusietakoa den Literaldiari, bizi dugun pandemia egoera kari saio guztiak online egingo dituela eta, beraz, nonahitik segitu ahal izango direla. Bost saio iragarri ditu, horietako lehena gaur bertan; arratsaldeko sei t'erdietan mintzatuko baita Zoom bidez Kike Amonarriz soziologoa "Euskararen bidegurutzetik" izenburu duen hitzaldia eskainirik.
Hona, gaurkoa barne, Literaldia 2021eko saioen xehetasunak:
Osteguna, apirilaren 22a, 18:30etan
Izenburua: Euskararen bidegurutzetik
Hizlari: Kike Amonarriz
Hizkuntza: Euskara
Zoom bidez: https://labur.eus/nbT29
Asteartea, apirilaren 27an, 19:00etan
Bartzelonako Euskal Literatura Klubaren saio berezia
(ez da ezinbestekoa, baina gomendatzen da Canoren 'Fakirraren ahotsa' aurretik irakurri izana)
Hizlari: Harkaitz Cano
Hizkuntza: katalana eta gaztelania
Lotura: https://labur.eus/canoliteraldia
Osteguna, apirilaren 29an, 12:30etan
Errealitatearen eta fikzioaren artean, literatur topaketa Harkaitz Canorekin
Partaide: Harkaitz Cano
Hizkuntza: gaztelania
Lotura: eskatu sarbidea andreasanz@ub.edu helbidera
Osteguna, maiatzaren 6a, 12:00etan
Hitzaldia, Atxaga eta Saizarbitoriaren arteko lehia P. Bordieu-ren teoriaren argietara
Hizlari: Ur Apalategi
Hizkuntza: gaztelania
Lotura: eskatu sarbidea andreasanz@ub.edu helbidera
Asteazkena, maiatzaren 12a, 19:00etan
Kantuen hitzak idazten, Eñaut Elorriaga euskara ikasleekin hartu-emanean
Partaide: Eñaut Elorriaga (online)
Hizkuntza: euskara, katalana
Non: Euskal Etxean (ikasleentzat soilik)
Bartzelonako Euskal Etxearekin batera Literaldia 2021eko antolatzaile dira Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO), Universitat de Barcelona (UB) eta Universitat Autònoma de Barcelona-ko (UAB) Euskara Taldeak.