euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxe eta Diasporako erakundeetan ematen diren euskara klaseetarako laguntzak eskatzeko epea, irekita

2007/11/01

Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria Madrileko Euskal Etxeko presidentearekin lankidetza hitzarmena sinatzen (argazkia HABE)
Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria Madrileko Euskal Etxeko presidentearekin lankidetza hitzarmena sinatzen (argazkia HABE)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak eta HABEk urriaren 30eko Aldizkari Ofizialean jakitera eman dutenez Euskal Etxeetan ematen diren euskara klaseetarako laguntzak eskatzeko epea irekita dago. 2007ko urria eta 2008ko iraila bitartean emango diren klaseetarako dirulaguntzak eska daitezke. Laguntzen zenbatekoa guztira 210.000 eurokoa izango da. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 30ean hasi eta hilabetekoa izango da.
HABEk, Helduen Euskara Irakaskuntzarako erakundeak, eta Eusko Jaurlaritzak jakitera eman dutenez Euskal Etxeetan ematen diren euskara klaseetarako laguntzak eskatzeko epea irekita dago jada. Euskal Etxeetako ikastaro hauek 'Euskara Munduan' ekimenaren barruan sartzen dira eta 2006-2007 ikarturteko datuei dagokienez, 1.945 ikaslek parte hartu zuten klaseetan, 96 irakaslek gidatuta.

Ikasturtean emandako klase orduak 23.236,5 izan ziren guztira. Ikasle gehien dituen herria Argentina izan zen, bertako Argentinan Euskaraz ekimenean 740 ikaslek hartzen baitute parte. Iaz Euskara Munduan programan Frantzia, Italia, Ingalaterra, Argentina, Uruguai, Txile, Mexiko, AEB, Québec, Australia, Brasil, Kolonbia, Katalunia eta Espainiako euskal etxeek hartu zuten parte.

Betebeharrak eta epeak

Laguntza berriak 2007ko urria eta 2008ko iraila bitartean emango diren euskara klaseei dagozkie. Laguntzak eskatu ahal izateko Euskal Etxeak Eusko Jaurlaritzaren erregistro ofizialean behar du egon eta HABEren alfabetizazio eta euskalduntzen programen arabera antolatutako klaseak eman behar ditu.

Laguntzak eskatu nahi dituzten euskal etxeek bete beharreko beste baldintzak honokoak dira: aurretik HABEk emandako dirulaguntzak oro zurituta izatea eta ikastaroak gutxienez astean 3 eskola-ordutakoak izatea. Halaber, taldearen gutxieneko partaide kopurua 6 ikaslekoa izango da eta batazbestekoa 8koa gutxienez. Eskabideak aurkezteko epea deialdiaren argitalpenetik hasita hilabetea izango da. Deialdiaren oinarriak eta laguntzak eskatzeko formularioak hemen eskura daitezke.


Lotura interesgarriak

Deialdia osorik
www.euskadi.net webgunean

HABE, Helduak Euskalduntzeko Erakundea
www.habe.euskadi.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia