euskal diaspora eta kultura
2013/05/29
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Erabakia atzo hartu zuen Jaurlaritzak, astero egiten duen Gobernu Kontseiluaren baitan eta hura medio Kolonbiako Antioquia eskualdean egoitza daukan "Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak" (Gure Mendietakoak Euskal Kulturaren Zentroa Fundazioa) delako elkartea euskal etxeen erregistroan sartuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak dakartzan ondorioetarako.
Orain artean bi euskal etxe zeuden ofizialki onartuak Kolonbian. Hiriburuan bat, Bogotako Euskal Etxea izenpean; eta Antioquian bertan bestea, Medellin-en, "Fundación Casa Vasca de Antioquia Euskoetxea 'Luis Miguel de Zulategi y Huarte'" izenpean. Horretaz aparte, eta onartu berria izan den euskal etxearen sustatzaile beren eskutik euskararen eta euskal kulturaren aldeko taldeak dabiltza lanean, besteak beste Antioquiako Unibertsitatean, hauek euskal etxe izaerarik gabe, tartean Centro de Estudios Vascos de Antioquia delakoa.
John Alejandro Ricaurte da euskal etxe berriko sustatzaile eta arduraduna.
-Gure Mendietakoak-en bloga: http://vascoantioquia.blogspot.com.es
-emaila: culturavascoantioquia@gmail.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus