euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxe berri baterako agiria sinatuko dute Paraguain, eta Euskal Astea ospatuko hurrengo astean

2012/10/15

Paraguaiko Asuncion hiriburuko Jasone Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea, 2012. honetako Urteko Batzarrean (argazkiaEE-EuskalKultura.com)
Paraguaiko Asuncion hiriburuko Jasone Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea, 2012. honetako Urteko Batzarrean (argazkiaEE-EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Datorren astean, Paraguaiko euskal komunitateak bertan bigarren urtez antolatzen den Euskal Astea egingo du Asuncion hiriburuan, orain arte herrialdean bakarra izan den Asunciongo Jasone Euskal Etxea medio. Euskal Asterako giroa berotuz, ordea, ekitaldi berezi bat egingo da latunbatean, urriaren 20ean, San Juan Bautista hirian, hiriko eta departamentuko euskal jatorrikoen komunitatea, Asunciondik gerturatutako euskal ordezkaritza eta bateko eta besteko gonbidatuak ere, tartean Buenos Airestik propio bidaiatutako Eusko Jaurlaritzako ordezkari Elvira Kortajarena, lekuko izateko San Juan Bautistako euskal etxe berriaren sortze-agiriaren sinaduran.

Asuncion, Paraguai. Iaz abiatutako bide bati jarraiki, eta beste herrialde batzuetan aspaldi sendotuta dauden moldeei segituz, Euskal Astea hasi da izaten Paraguain ere euskal komunitateari eta Euskal Herriari buruzko arreta deitzeko urteko unerik aproposena, euskaldunak eta euskal jatorrikoak elkarretaratu eta harremanei eusteko aukera on bat izatearekin batera. Aurtengoan, gainera, berez Euskal Asteari dagokion egitarauaz gain, Asuncionen, ekitaldi berezi bat prestatu da datorren larunbaterako San Juan Bautista Herrian, Misiones departamentuan, Paraguaiko bigarren euskal etxea izango denaren jendaurreko lehenengo urrats ageria ematearren.

Hona datozen egunetarako egitarau paraguaitarra, Asunciongo Jasone Euskal Etxetik EuskalKultura.com-i pasatu zaion programaren arabera:

Larunbata, urriaren 20a

-San Juan Bautistako Euskal Etxearen sortze-agiriaren sinadura. Asunciondik hurbilduko direnen kasuan, autobus bat antolatu da, hiriburuko euskal etxetik abiatuko dena goizeko 7:30etan, gutxi gira behera ordubete beranduago iristeko San Juan Bautistara, bertan hiria eta intereseko lekuak erakutsiko zaizkie bisitariei eta Euskal Etxearen sortze-agiriaren sinadurari ekingo zaio
-Ondoren, landa giroko bazkari bat egingo da, Luis Maria Gortariren landetxe eta jabegoan, bertako usadio eta mozkinekin, sinadura ospatzeko

Astelehena, urriaren 22a

-10:00etan: Euskal ordezkaritza bat, Jaurlaritzako ordezkari Elvira Kortajarena gonbidat, David Galeano Oliverarekin bilduko da, Guarani Hizkuntza eta Kulturaren Ateneoan
-19:00etan: Gernikako Bonbardaketari buruzko argazki-erakusketa. Pedro Gamarra Doldan doktorearen hitzaldia eta 'Gernikako Bonbardaketa' dokumentalaren emanaldia, ondoren zintzur bustitze bat eta topa eginez

Asteartea, urriaren 23a

-11:00etan: Euskal ordezkaritzaren bilera Hezkuntza ministrorde Oilda Ortegarekin
-20:00etan: Joseba Gotzon kantariaren emanaldia. Manzana de la Rivera delakoan

Asteazkena, urriaren 24ean

-19:00etan: Estatutuaren Eguna. Hitzaldia eskainiko du Euskadiko ordezkari Elvira Kortajarenak 'Egungo Euskadi' izenburupean. Manzana de la Rivera delakoan



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia