euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal eta katalan emakumeek Espainiako Gerra Zibilean borrokari gisa izandako partaidetza aztertu dute Paraná-n

2024/10/15

Nazareth Pucciarellik hitzaldia eman zuen Paranan euskal eta katalan emakumeek Espainiako Gerra Zibilean izandako partaidetzaz
Nazareth Pucciarellik hitzaldia eman zuen Paranan euskal eta katalan emakumeek Espainiako Gerra Zibilean izandako partaidetzaz

PUBLIZITATEA

Paraná, Argentina. “Euskaldunak eta katalanak frontean. Bere partaidetza Espainiako Gerra Zibilean” izeneko hitzaldia eman zuen joan den ostegunean, urriaren 10ean, Nazareth Pucciarelli historia irakasleak Paranan 'Martiniano Leguizamon' Probintziako Museo Historikoan, iaz hasitako zikloari jarraipena emanez, Paranako Urrundik Euskal Elkartea eta hiriko Casal de Catalunyak elkarlanean antolatzaile. Jarduera doakoa izan zen eta zuzenean eskaini zen online hizlariaren @apuntesdehistoriamundial YouTube kanalean, eta geroztik ere bertan geratu da bideoa ikusgai.

Pucciarelli historialariak emakumeen partaidetza aktiboa azpimarratu zuen, ez soilik erretagoardian sorosle lanetan, frontean borrokatzen ere baizik

Hizlariak Euskal Herriko eta Kataluniako emakumeek historikoki 'gizonenak' ulertu izan diren gerra bezalako eremu batean izandako partaidetza aztertu zuen, hain zuzen ere Espainian 1936tik 1939ra bitartean izandako gerran. Adierazi zuenez, emakumeen parte-hartzea oso aktiboa izan zen eta ez zen erretagoardiara mugatu, frontean ere borrokatu baitzuten. Emakumearen rol berri honi lotuta, partaidetza horrek eragin zuen inpaktu handiaz eta tentsioaz aritu zen, baita emakume borrokalarien inguruan hedatu zen izen ona kentzeko kanpainaz ere. Gerra galduta, ondoren etorri zen diktadura frankistapean, errepresioa jasanik, baina hala ere indar demokratikoekin egin zuten lan Errepulika itzul zedin, preso politiko eta borrokalariekiko elkartasun-sare garrantzitsuak sortuz, baita inteligentzia-sare antifaxistak ere, hala nola Alava sarea, lau emakumek egituratua.

 
Federico Borrásek (Urrundik euskal etxea) aurkeztu zuen Nazareth Pucciarelli bertaratutakoen aurrean

 
Nazareth Pucciarelli (erdian), Paranako Urrundik-eko lehendakari Juan Carlos Borrás (ezkerrean) eta Casal de Catalunyako presidente Ernestina Tallar Solé (eskuinean)

Federico Borrásek egin zuen Nazareth Pucciarelliren aurkezpena. azpimarratuz "Euskal Herriak eta Kataluniak duten komuneko historia eta kidetasunarekin bat", "Urrundik eta Casalek horren parean doan lotura estua" dutela, eta bi elkarte paranatarrak "memoria historikoaren ikerketan eta hau berreskuratzeko ahalegin eta apustuan ere daude(la) senidetuta", euskal etxearen erreferentearen esnatena.

Entzuleak ere partaide eta lekukotasun-emaile

Pucciarelliren konferentzia hiru ardatzen inguruan garatu zen: 'zergatik hartu zuten parte lehenengoz emakumeek hain aktiboki gerra hartan'; 'zer berezitasun izan zuen emakume katalanen eta euskaldunen parte-hartzeak', eta 'nola ikusi zuen gizarteak emakumeen ustekabeko esku-hartzea rol berrian'. Hitzaldiaren amaieran, galdera-erantzunen txanda aberatsa izan zen, eta bertaratutakoen arteko iritzi trukea zabala eta aktiboa oso, kontakizun eta lekukotasunak barne. Ekitaldiaren ostean, afari batera bildu ziren elkarrekin Urrundik Euskal Etxearen egoitzan euskal elkarteko eta Casal de Catalunyako kideak, hizlariari ere gorazarre eginez bertan.

Nazareth Pucciarelli irakaslea Historiako Erdi eta Goi Mailako Irakaskuntzako (UBA) titularra da. Irakaslegai Erdi Aroko Ikasketetan eta Historia Modernoko Katedrako irakaslea Filosofia eta Letren Fakultatean (UBA).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia