euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal eta argentinar herritarrak laguntzeko Argentina eta Euskadi artean sinatutako Protokoloa

2008/11/11

Ibarretxe Argentinara egin berria duen bisitan, Buenos Airesen Landazzo Barne Ministroa harrera emaile (Jon Bernardez argazkia)
Ibarretxe Argentinara egin berria duen bisitan, Buenos Airesen Landazzo Barne Ministroa harrera emaile (Jon Bernardez argazkia)

PUBLIZITATEA

Joan den urriaren 30ean Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Saileko eta Argentinako Barne Saileko ordezkariek Lankidetza eta Asistentzia protokolo bat sinatu zuten Buenos Airesen, marko instituzional bat finkatuz ahalbidetzeko elkarrekiko asistentzia eta aholkularitza egitarauak euren jatorrizko herrialdeetan egin daitezkeen herritar prozesuetan beste herrialdean bizi diren euskal eta argentinar herritarrentzat. Buenos Airesetik, FEVA Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak deitu egin du sinatutakoari zabalkunde handiena emateko. Hona osorik protokoloaren testua.

Buenos Aires, Argentina. FEVA Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak (euskaraz 'Euzko Argentinar Bazkunde Alkartasuna' gisa ere ezagutua den federazioak) gogora ekartzen du bere erakunde bazkideen artean banatu duen idazkian aipatu Protokoloa Argentinar Errepublikako Barne Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren artean sinatu zela joan den urriaren 30ean.

Protokoloak, agertzen du FEVAk, marko instituzionala ezarri nahi du lankidetza bultzatzeko euskal eta argentinar gobernuek elkarri lagundu eta elkarrekiko asistentzia eta aholkularitza bideak ahalbideratzeko.

Felipe Eiheragibelek, Federazioko lehendakari gisa, eta Marta Abarrateguik, idazkari gisa, sinatzen duten oharrak oroitarazten du "testuak argentinar kolektibitateak Eusko Jaurlaritzaren esparruan garatzen dituen elkarteei buruz eta Argentinan garatzen den euskal elkarteen mugimenduari buruzko informazio trukea aurreikusten duela" baita ere bi aldeen arteko lankidetza euren herrialdetik kanpo bizi diren euskal eta argentinar herritarrei errazteko euren jatorrizko herrialdeetan gerta daitezkeen herritar ekimenetan".

-Sinatutako idazkia osorik eta jatorrizko bertsioan

Lotura interesgarriak

Argentinako Barne Ministerioa
www.mininterior.gov.ar

Eusko Jaurlaritza
www.euskadi.net

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia