euskal diaspora eta kultura
2008/11/04
PUBLIZITATEA
Villa Mercedes, Argentina. Villa Mercedeseko Euskal Etxeak 2008ko Gizataldeen Azokan parte hartu du eta ekitaldiak izan zuen arrakasta handian ere izan zuen zerikusirik. Antolatzaileen aurreikuspenak erabat gaindituz 7.000 lagun bildu ziren azoka hartzen zuen Calle Angosta kalera, lehenengo egunean bertan. Zortzigarren edizioa izan da aurtengoa eta urriaren 25 eta 26ean egin zen. Azoka Auto Zaharren Desfile batekin hasi zen eta Euskal Etxeak ikurriñarekin atondutako marroi koloreko Ford batekin parte hartu zuen.
Gastronomia arloan ere izan zuen zeresanik Euskal Etxeak, izan ere 700 lagunentzako erregosi erraldoia prestatu baitzuen: 200 kilo haragi, 50 kilo tipula, 50 kilo babarrun edo indaba ('poroto') eta bi litro olio. Erregosia prestatzeko erronka Mario Gonzalez Luquetek hartu zuen eta arrakasta handia izan zuen, 700 razioak berehala agortu ziren eta.
[Carolina Larrañaga, Villa Mercedeseko Euskal Etxearen ordezkaria (irudian eskubian) 2008ko Gizataldeen Azokako Bigarren Printzesa aukeratu zuten (argazkia Villa Mercedes EE)]
Lotura interesgarriak
Villa Mercedeseko Euskal Etxea
www.euskaletxeavm.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus